Broward County Auzitegian izandako Audientzia Frogagarria

 

Pablo Ibarren audientzia frogaldi buruzko dokumentazioa 2009ko martxoak 16tik 19ra

 

>uzgado2012-ko otsailaren 12-an, Broward konderriko Zirkuituko epailea den Jeffrey R. Levinson-ek Ibar-ek aurkeztutako Zigor-ondoko Berraztertze Mozioa ukatzen du. Aldez aurretik, 2008-ko abenduak 15-ean Epaileak Pablo Ibarren kasuari buruzko agindu bat igorri zuen.Agindu honek, (hona hemen itzulpena), epaileak Pablo Ibarren defentsak aurkeztutako Zigor-ondoko Berraztertze Mozioaren aurretiazko erabakia barne hartzen zuen. Zigor-ondoko Berraztertze Mozioan, Pablo Ibarren defentsak zenbait froga aurkeztu zituen.

Ondoko froga hauek 2009ko martxoak 16-tik 19-ra bitartean egin zen  Audientzia frogagarrian aztertuak izan zitezen onartuak izan ziren:

– Aurpegi-azterketan nazioarteko ospea duen Manchesterko Unibertsitateko (Erresuma Batua)Raymond Evans adituaren zinpeko-aitortza.

Kayo Morgan ofiziozko abokatuaren zinpeko-aitortza. Pablo Ibar heriotza-zigorrera kondenatua izan zen epaiketan aritu zen. Pablo Ibar egoki defendatzeko gai ez dela onartzen du adierazpen honetan.

Anthony Falsetti Floridako Unibertsitateko auzitegi-antropologia irakaslearen zinpeko-aitortza. Pablo Ibarren ofiziozko defentsak ez zion bere iritzia eskatu epaiketa garaian.

DNA analisi txostena: txosten honetan argi azaltzen da hiltzailearen elastikoaren DNAk ez duela Pablo Ibarrenarekin bat egiten, ezta biktimen DNArekin. Pablo Ibarren aurkako kargu froga nagusia izan zen bideoan, argi ikusten da nola hiltzaileetariko batek aurpegia estaltzearren buruan daraman elastikoa kendu, izerdia garbitu eta lurrera botatzen duen. Memento horretatik hartutako fotograma bat, ukitua izan dena gainera, Pablo Ibarren aurkako kargu froga nagusiena da.

Miramargo Polizia Sailak egindako txostena, erasotzaileak hilketaren eskenatokira eraman zituen gidariari buruzko informazio berriaren gainean. Froga hau ez zen defentsaren esku jarri Pablo heriotza zigorrera kondenantua izan zen epaiketan.

– Argazki lausoaren bestelako interpretazioak badirela azaltzen duten pistak erabili zituen Poliziak, bainan ez ziren Pablo Ibarren defentsaren esku utzi.

Ondoko froga hauek 2009ko martxoak 16-tik 19-ra bitartean egin zen  Audientzia frogagarrian aztertuak izan zitezen EZ ziren onartuak izan:

Robert Stotler ikertzaile pribatuaren zinpeko-aitortza. Defentsak eskatuta, Pablo Ibar heriotza-zigorrera kondenatua izan zen epaiketan lan egin zuen bainan inoiz ez zen deklaratzera deitua izan.

Clifford Mugnier ingeniariaren zinpeko-aitortza. Defentsak kontratatu zuen Pablo Ibar heriotza-zigorrera kondenatua izan zen epaiketan. Ofiziozko abokatuari emandako txosten batean,Pablo Ibar hilketa burutu zuen pertsona baino 5 zentimetro altuagoa dela zehaztu zuen. Pablo Ibarren kontrako kargu-froga nagusiena hiltzailearen argazkia da.

Stephen Kiraly “Riley, Kiraly Investigations” ikerketa-bulegoko zuzendariaren zinpeko-aitortza. Estatu Batuetako eta mundu osoko enpresetako abokatuen kasuak ikertzen eta prestatzen laguntzen du bulego honek. Pablo Ibarren oraingo abokatuak hala eskatuta, Pablo Ibar heriotza-zigorrera kondenatua izan zen moduko kasuetan behar bezalako ikerketak nola eraman behar diren azaltzen du. Era berean, egindako ikerketa gaur egun argitzen ahal dezaketen hautatze-lanen jarraipena egiten du.

Ronald Fisher Floridako Nazioarteko Unibertsitateko psikologia irakaslearen zinpeko-aitortza. Unibertsitate horretan Lege Psikologikoa Programaren koordinatzailea den irakasle hau Pablo Ibarren gaurko abokatuak kontaktatu du identifikazio prozeduran izandako gertakariak azter ditzan, hilketen goizean, biktimaren etxetik atera zen pertsona Pablo Ibar zela adierazi zuen Gary Fox lekukoaren identifikazioaren fidagarritasuna neurtzeko, eta Ronald Fisher bera edota antzeko esperientzia duen beste batek abokatua laguntzerik ba ote zuen Foyrek egindako identifikazioren inguruko gaiak auzian argitzen.

EspinosPaBLOiBAR