Hama zazpigarren zirkuitoko auzitegian eta Browardeko konderriarentzat

 

94-130 62CF 10B ZBK AUZIA

EPAILEA: JEFFREY R. LEVINSON
FLORIDAKO ESTATUA
Demandatzailea

V.

PABLO MANUEL IBAR
Akusatua

AUZIARI GESTIOAREN BURUZKO KONFERENTZIA AGINDUA

 

AUZI HAU auzitegi honetara heltzen da akusatuak eskatutako kondenondo berreikuspenaren bidez, Floridako Estatuko P. 3.851  neurri penalaren aplikazio aurkezpenaren bidz. Mozioa aintzat hartu eta gero, Estatuaren erantzuna, akusatuaren erantzuna, 2008ko urriaren 30ean konferentzia bat izan eta gero auziko aldeekin, defentsaren arrazoiak entzun eta gero, auzitegian dagoen espedientea kontutan hartuta, hala nola aplikatutako zuzenbidea eta judizialki aholkatua izan eta gero, auzitegi honek honakoa erabakitzen du:

Frogaldi audientzia bat egingo da gai hauei dagokionez: defentsaren bigarren argumentua, zeinetan akusatuak azaltzen du estatuak deusestatu edo ez zuela jakinarazi kondenatzen ez zituen frogak. Brady vs. Maryland, 373 U.S. 83 (1963). Zehazki, akusatuak azaltzen zuen, manga luzeko kamiseta beltz batetik atera zela DNA perfila; Miramar Ron Peluso polizia agenteak emandako pista bat, Casey´s Nickelodeon-eko ez-identifikatutako informatzaile batek esan zuen John Giancarlo Rabino zela susmagarrietako bat; zeinetan hilketen egunean Jean Klimeczok bere ama Michelle-ri esan zion “zerbait txarra” gertatuko zela, pertsona guztiei buruzko informazioa atera zirela irudietan akusatuari zegokion edozein antzekotasun ukatzen zuten. (epaile honek birformulatu zuen argumentua)

Auzitegiak ere I(A) eta I(F) argumentuei buruzko frogaldi audientzia ematen die, zeintzuetan akusatuak argumentatzen du eskubide konstituzionalak ukatuak izan zitzaizkiola defentsa bermatua izateko, eta bere abokatua epaiketan ez zela saiatu aurpegi identifikazioko aditu bat ekartzen, guztiz deusestatzeko Pablo izan zela hilketako errudunetako bat bideozaintzako grabazioan oinarrituta.  Zehatz-mehatz, akusatuak argumentatzen zuen, epaiketa ez zela eraginkorra izan Dr. Mehmet-en asistentzia ez zelako brematu (beste koakusatuaren defentsaren alde egin zuen) bideoa aztertzeko. Halaber, akusatuak argumentatzen zuen epaiketa ez zela eraginkorra izan abokatua ez zelako gai izan lortzen aurpegi identifikaziorako aditu bat ekartzen. Benjamin Waxman abokatuak lortu zuen Raymond Evan aurpegi identifikaziorako aditu britainiarraren presentzia izata, bideoa aztertu zuen eta diferentzia argiak zeudenaren iritzia eman zuen eta akusatuaren eta egilearen artean ikusi zitezkeenak. (epaile honek birformulatutako argumentua). Horrela, defentsari baimena emango zaio Evan aurkeztuko audientzia frogaldiaren testigu gisa.

Auzitegi honek uste du akusatuaren beste argumentu guztiek ez dutela merezi audientzia frogaldi bat, beraz, auzitegi honek argumentu horiek deusestatuta uzten ditu audientzia frogaldiaren ondorioak atera arte eta azken agindua igorri arte. Horregatik ERABAKI ETA AGINTZEN DU auzitegi honek audientzia frogaldi bat eskeintzea aurretik azaldutako uneetan oinarrituta. Auziari buruzko hurrengo konferentzian alde guztiekin, auzitegi honek audientzia frogaldiaren data ezarriko du  eta informazio trukearen parametroak ezarriko ditu eta lekukoen zerrenda eta aldeen arteko frogak.

2008ko abenduko egun honetan BURUTUTAKO AGINDUA Chambers-en, Fort Lauderdale, Broward-eko Konderria, Florida.

JEFFREY R. LEVENSON

ZIRKUITUKO EPAILEA

JEFFREY R. LEVENSON

2008ko ABENDUAREN 15a

BENETAKO KOPIA

Kopiak:

Benjamin Waxman, defentsako abokatua

Susan Balley, Estatuko Fiskalaren Laguntzailea

Leslie T. Campbell, Estatuko Fiskalaren Laguntzailea

EspinosPaBLOiBAR