Stephen Kiraly-ren zinpeko aitormena
Ni, Stephen Kiraly, aitortu eta baieztatzen dut:
1. Riley, Kiraly Investigations enpresarako ikertzaile pribatua naiz, 4340 Mayfair Dr., Coconut Grove, Floridan du bere egoitza soziala. Ikerkuntza kabinete honetako zuzendaria naiz 1984tik. Estatu Batuetako eta mundu osorako enpresetako abokatuentzat laguntza eskeintzen dugu ikerkuntza eta auzien prestakuntzarako. Azken hogeitamar urteetako lanaren zati handi bat defentsa penaleko abokatuentzat izan da. Denbora tarte honetan, hilketa kasu askotako ikerkuntzetan parte hartu dut.
2. 1969an Miamiko Polizia Departamenduan sartu nintzen parte hartzera, zazpi urte eskeini nizkion narkotiko kasuei eta Estatu Batuetako Narkotikoei buruzko Departamenduko Lan Taldeko kide izan nintzen. Miamiko Polizia Departamenduko Hilketa Ikertzaile bezala esperientzia zabala daukat.
3. 2007ko urrian Benjamin Waxman abokatuak kontratatu ninduen Pablo Ibar auziko dokumentuak berraztertzeko eta ikerkuntza determinatu batzuk aurrera eramateko. Dokumentu ugari berraztertu nituen, hilketaren uneko bideozinta ere, Gary Foy, Melissa Munroe, Kimberly San, Jean Klimeczkoren testigantzak eta aitormenak, Paul Manzella, C. Scarlett eta R. Black ikertzaileen hilketa txostenak eta Floridako Auzitegi Goreneko sententzia Estatua Ibarren aurka auzi-rako eta Ibarren apelazioaren hasierako gertakarien aitormenaren laburpena. Berrikuspen honi esker, ikerkuntzako aspektuekin trebatu nintzen eta auzi honen aitormenak berebiziko garrantzia zuten nire lanerako.
4. Material hauek berraztertzeko orduan, eskatu zitzaidan auzi mota honetan eraman behar izan ziren ikerkutza lanak eta jarraipen bat egin nezan hautatze lanean, gaur egunean ikerkuntza argitu dezaketelako. Ikusi nuen lehen gauza da, ematen duela Ibar Jaunak 1994ko uztailaren 14an egin zuten lehenengo salaketatik bere burua errugabetzat jo duela. Ematen du bere jarrera hasieratik izan dela hilketaren bideobigilantzia zintan agertzen den pertsona ez dela bera. Lehenengoa eta garrantzitsuena mota honetako egoeratan da, zehaztea non eta norekin zegoen hilketen unean Ibar. Funtsezkoa da ahal den azkarren egitea, xehetasun garrantzitsuei dagokien oroipenak ahaztegatik, froga dokumentalen lokalizazioa eta beste ebidentzia “trinkoak” eta horrela, beste lekuko batzuei elkarrizketak egiteko eta koartada berresteko. Hau aurrera eramateko ikerkuntza erramintak/estrategiak erabili daitezke, adibidez, egutegien berreikuspena, kontu-laburpenak, kreditu-txartelen ordainagiriak, dei telefonikoen errejistroak eta pertsonaren bizitzaren akzioak isladatzen duten beste dokumentuak datarekin eta Akusatuarekin erlazioa duten pertsonekin eta baita ere Akusatuaren inguruko ekintzen informazioa izan ahal dituztenak zein lekutan zegoen hilketaren unean eta aurreragoko denboran. Honek oinarri printzipala eratu behar du edozein ikerkuntzatan. Ibarrekin ematen du ez dela burutu.
5. Kasu honetan, familiako lekukoek aitortu zuten Pabloren neskalagunaren ama eta ahizpa Irlandan zeudela hilketaren unean eta bere neskalgunaren ahizpak, Tanya, Mimik dei telefoniko bat burutu zuela Tanyaren etxera hilketa izan eta aste betera, eta Tanya harrapatua izan zela Pablorekin ohean goiz berdinean, eta gutxi gorabehera, hilketen ordu berean. Berebizikoa zen konfirmatzea distantzia luzeko dei honen jasotzea Irlandatik Tanyaren etxera. Distantzia luzeko dei telefoniko guztien errejistroa, sargunekoak eta irtengunekoak etxe batean Bell South-engandik izaten ziren gordeak beti bezala, Tanyaren etxeko zerbitzu telefonikoaren hornitzaile lokala, eta Bell South edo bere ondorengoaren eskakizunez egongo lirateke erabilgarri, AT&T bere ondorengoak, auzia ospatzen ari zenean 2000.urtean. Ematen du hau ez zela burutu.
6. Mimi Quinonek aitortu zuen bere aitormenetan eta burutu zen epaiketan, Tanyaren etxera egin zuen deian txartel telefoniko internaziola erabili zuela eta Irlandako hoteleko atarian lortutakoa. Akusazioak aitormen hauek errefusatu zituen lekuko bat aurkeztu zuen, George McEvoy, zeina lan egiten zuen txartela lortu zuen makina saltzailean, berak baieztatu zuen bezala, Eirann-entzako zegoen txartel telefonikoetako makina saltzaileen kontratista bakarra dela, Irlandako telefonia publikoko konpainia. Aitortu zuen, ez zeudela erabilgarri inolako txartel telefonikoen makina saltzaileak Irlandako hirietako hoteletan 1994ko ekainetik. (informazioa hau defentsako abokatuaren esku egon zen bakarrik). Ondoren, aitortu zuen txartel telefonikoen makina saltzaile bakarrak 1994an Dublinen aurkitzen zirela.
7. Koartada batean hoteleko atarian lortutako txartel telefonikoaren erabilera konfirmatu baino lehen, txartel telefoniko horien erabilgarritasuna baieztatu izan behar zen aurretik ikertzaile baten bidez. Internet bidez eta Irlandako txartel telefonikoekin harremana duten pertsonekin burutu nuen ikerkuntzak ezagutzera ematen duten txartel horiek, horietako milaka, 1994an erabilgarri zeudela Irlandan (1.adibidea: Call Club Collector Kluba). Garraio zentruetan lortu ahal ziren (adibidez: aireportuak, tren geltokiak, autobus geltokiak, etab.), Posta bulegoak eta denda txikietan (2.adibidea: Islands Phonecards Database). 1988an merkaturatu zien lehen aldiz hiru garrantzitsuetan: Dublin, Limerick eta Galway. Akusazioko lekukoak, McEvoy, onartu zuen erabilgarri zeudela Dublinen 1994an.
8. Oinarrizkoa zen, koartada aurkeztu baino lehen, froga “trinkoak” lortzea txartel hauen erabilgarritasuna eta disponibilitateari buruz Irlandan, eta bereziki, Mimi Quinones bisitatu zituen hirieran: Shannon, Limerick, Galway eta Dublin. Txartel hauek makina saltzaileetan erabilgarri ez zeudenaren kasuan (Mimi Quinonosek aitortu zuen bezala), ekintza gehiago burutu behar izan ziren kontraesan horrekin alderatzeko eta gertaera honekiko oroitzapenak gogoratzeko. Egiazki, posiblea zein Shannon-eko Aireportuan erosi ahal izaten txartela hango saltzaile bati, edo hotel baten atarian ez zegoen Dublin-eko makina saltzaile batean. Oroitzapen horiek gogoratu ezean, koartada, zeinetan txartel telefonikoa zati garrantzitsu batan bihurtutakoa, ez litzateke defentsa eraginkorra izango. Ematen du hau ez zela burutu.
9. Auziko lekuko garrantzitsu bat Gary Foy zen, zeinak baieztatzen zuen hilketako egileak ikusi zituela Sucharski-eko bere etxetik ateratzeko hilketaren eguneko goizan eta ondoren Ibar identifikatu zuen beltz bihurtu zen Sucharski-ren Mercedes beltzaren bidaiaria bezala. Foyren ikusmen linea eta perspectiva ez ziren argiak eta mugatuak zeuden leiho tintatuengatik eta egunsentiaren argiagatik. Ikerkuntza eraginkor batek zirkuntantzia hauen berregitea izango luke, bere behaketaren mugak. Ematen du hau ez zela burutu.
10. Manzella ikertzaileak, 1995eko abuztuaren 2an jakinarazi zuen Hollywood-eko Polizia Departamenduko informazioa jaso zuela eta Tec-9 bat konfiskatu ziela “Kordich anaiei”, zeina balak konparatuak izan ziren auzi honetako hilketaren eszenakoekin, baina ez zegokien hauei. Pablok aitortu zuen Lee kaleko Tec-9aren jabea, Álex Hernández, Anthony Kordich-i saldu ziola Sucharskiren hilketa baino lehen. Funtsezkoa zen Anthony eta Kieth Kordic elkarrizketatzea, hala nola Álex Hernández ere eta Lee kalearekin erlazionatua zegoen edozeinekin, Tec-9aren salmentaren ingurukoak argitzeko, Kordich Anakena Álex Hernández-ena arma zen edo ez jakiteko eta Lee kaleko etxean ikusitakoa ote zen. Gaurkotasunean, Anthony Kordich zendu da, Keith Kordich-en egonlekua zein den jakiteak ez du arrakastarik izan eta suposatzen da Hernández herrialdetik atera dela edo deportatua izan dela. Ematen du ikerkuntza hau ez dela aurretik burutu.
11. Jakinarazi zen Pablok esan zuela poliziari esan ziola burutu zioten lehen galdeketan 1994ko uztailaren 14an, bera “Latasharekin” zegoela ekainaren 26ko asteburuan eta Caseyren etxean zegoela, liskar bat izan zuten, bere etxera bueltatu zen, lokartu zen eta astelehen goizerarte ez zen itxartu, lanera joan ez zen goiza. “Latasha” ondoren identifikatu izan zen “Natasha McGloria” bezala, Hollywood-en Lee kaletik gertu bizi zen Pabloren lagun bat. Oinarrizkoa izango zen lokalizatzea eta elkarrizketatzea Pabloren aitorpena konfirmatzeko, zeinetan baieztatzen zuen berarekin egon zela igande gaua eta astelehen goiza, ekainaren 26tik 27ra. Ematen du hau ez zela burutu. Gaurkotasunean, hau arakatzen dabiltza.
12. Lehen mailako hilketaren ikerkutzaren funtsezko aspektuetan, datuen miaketa barne (historiala, erreputazioa, etab.) akusazioko lekukoen inguruan, bereziko garrantzitsua izango litzateke hirugarren pertsona baten pistak bilatzea, “Anthony” barne (Sucharskiren neskaren aurreko mutilaguna, droga trafikatzaile bezala ezaguna zena eta Pablorekin nolabaiteko antza zuena) Ematen du ez zela ikerkuntza honetako zatietan ez zela burutu.
AITORLEAK EZ DAUKA EZER GEHIAGORIK GEHITZEKO.
[Eskuz egindako sinadura irakurgaitza]
STEPHEN KIRALY
ZINPEAN BURUTUTAKO AITORPENA eta NIRE AURREAN SINATUA 2008ko otsailaren ___ (e)an.
[Eskuz egindako sinadura irakurgaitza]
NOTARIOA edota juramentoa hartzeko baimendutako pertsona
[Zigilua]
Izena letra larriz edo zigilua
Pertsonalki ezaguna: ”
Burututako identifikazioa:
Mota:
