Epaiketaren errepikapena Broward Countyko Auzitegian

 

Floridako Auzitegi Gorenarengandik erruduntasun ebazpena ezeztatzea eta heriotza zigorraren baliogabetzea lortu ondoren, auzi berriaren prestatze lanak luze jo zuten. Epaiketa bera 2018ko urriaren 1ean hasi zen epaimahairen hautaketarekin. Azaroan hasitako ahozko auzian, froga zientifikoen bitartez defentsak agerian eman zuen Ibarrek ez zuela zerikusirik izan leporatzen zaizkien gertakarietan. Hala ere, epaileak hartutako zenbait erabakien ondorioz, ezin izan ziren epaimahairen aurrean aurkeztu beste froga garrantzitsu batzuk. Honez gain, epaimahaiak frogen ordez emozioen bitartez erabaki zezan fiskalak eramandako jokaera ez zuen inoiz zuzendu epaileak. Honek azaltzen du nola 2019ko urtarrilaren 19an epaimahaiak Ibar errudun jo zuen, nahiz eta frogen ikuspuntutik bestelako erabakia espero zen. Maiatzean, epaimahai horrek bizi osorako kartzela zigorra ezarri zion Pablo Ibarri.

Epaiketa honen analisi zehatza dokumentu honetan irakur daiteke.