Raymond Evans-en zinpeko aitorpena

 

Nik, Raymond W. Evans-ek, testigantza eman eta baieztatzen dut:

1. Aurpegi identifikazioan lekuko aditu bezala elkargoko kide naiz eta Manchesterko Unibertsitatean (Erresuma Batuan) bere egoitza duen Medikuntzan Artea Unitateko zuzendaria naiz. Unitate hau 1990. urtean sortu zen eta 2000. urtean Irudiaren Zientziak eta Biomedikuntza Ingeniaritza Dibisioa osatzera pasa zen. Duela gutxi Unitatea Zientzia Kliniko eta Laborategi Eskolako parte izatera pasa da. Sri Forensics Limited-eko zuzendarietako bat naiz, Manchesteren egoitza duen elkarte independente bat auzitegiko zerbitzuetarako lan egiten duena. Nire espezialitatea aurpegiko identifikazioaren azterketa da. Auzitegiko Irudien Azterketarako Taldearen (FIAG) kide sortzaileetariko bat naiz, Erresuma Batuko aurpegi irudien analistendako erakunde autoerregulatzailea dena. FIAG Gizakiaren Identifikaziorako Britainiar Asoziazioaren (BAHID) babespean sortu zen. 2006-tik BAHID-eko kontseiluko kidea naiz. 2007-an, Auzitegi Profesionalen Elkargoko Kontseilurako (CRFP) dauden hiru Aurpegi Irudietan Aholkulari Nazional Homologatuetatik bat izendatu ninduten. Britainia Handian, Zerbitzu Polizialen Hobekuntzarako Agentzia Nazionalak (NPIA) aurpegi identifikazioan aditu independente bezala ahaldundu nau. Erakunde honek, bere bazkide diren ACPO, APA eta Barne Ministeritzarekin batera, Britainia Handiko indarrak babesten ditu publikoari ahal den eta zerbitzu polizial hoberenak eskaintzeko asmoz. Poliziaren hainbat zuzendaritza batzordetan parte hartu dut, fiskaltzak aurpegi identifikazioaren erabilpenerako bereziki maila handiko erabiltzaileen datu baseak sortuz.

2. Nire unitateak aurpegiaren egitura, aurpegiaren identifikazioa, aurpegiaren azterketa eta aurpegiaren berritzearen ikerkuntzan lan egiten du. Noizean behin, unibertsitateko ikasleei egiazko ingurune batetan egin beharreko aurpegiaren azterketa eta aurpegiaren identifikazioari buruz hitzaldiak ematen dizkiet. Aldian-aldian, nire Unitatearen edo nire bulego pribatuaren bitartez, zigor epaitegietarako aurpegiko argazkien alderaketarekin harremana duten gaietarako nire aholkua eskatzen didate. Hainbat kasu nazionaletan eta/edo garrantzia handiko kasuetan nire iritzia eskatu didate eta Estatuko Fiskaltza Orokorrak (CPS), Scotland Yardek, Metropoliko Poliziak, Antolatutako Krimenaren Aurkako Agentziak (SOCA), defentsaren abokatu ugarik eta Ingalaterrako berrogeitabi indar polizialen gehiengoak azalpenak emateko kontratatu naute. Nire Unitateak paper erabakigarria jokatu du aurpegiko argazkien konparaketa egiterakoan hainbat teknika garatu eta erabiliz, irudiak CCTV eran edo irudi finko bezala balioetsi eta aztertzen dituztelarik eta pertsona baten aurpegia beste baten aurpegiarekin alderatu.

3. Ni neu eta aurpegien identifikazioan beste aditu batzuk, akademiko eta aurpegien argazkien alderaketan adituak diren aurpegi antropologoekin batera, 2000. urtean eta lehenago ere libre ginen kasu hau bezalakoetan kontsultatuak izateko. 1990. urtetik, gutxienez, Manchestereko Unibertsitateko nire Unitateak auzi hau bezalakoekin interesa agertu zuen bereziki, mota honetako konparaketak eginez ikerkuntza arloa eta eskarmentua handitzeko helburuaz. 2000. urtea baino lehenagotik (baita orain ere) Britainia Handian eta gainerako munduan mota honetako kasuei buruzko eskaerei ohi erantzuten dizkiegu eta materialak aurretiaz berrikusten ditugu era osoki dohainean. Une hortatik aurrera, nik neuk edo nire Unitateko beste pertsona batzuk beste profesional batzuei gure aholkua eskaini izan dizkiegu ordainsari murriztu baten truke eta orain bezala, ordainsaria gure beharra bukatu eta gero ordainduko ligukeen sisteman oinarritutako lan bat ere onartu izango genukeen.

4. Benjamín Waxman 2007. urteko urrian jarri zen nirekin harremanetan eta zaintzako zinta batetan atzemandako gaizkile baten irudiak bere bezeroaren, Pablo Ibarren beste argazki batzuekin zientifikoki aldera nitzala eskatu zidan. Pabloren argazkiak hainbat tokitan hartuak ziren gutxi gorabehera krimenaren bideoa grabatu zen garaian eta baita geroago ere. Alderaketa honen helburua, Ibar gaizkilearekin parekatzea edo alderantziz, erabat halakorengandik baztertzea positiboki zehaztea zen. Geroago, Waxmanek hainbat agiri eta artikulu igorri zizkidan nik berraztertu nituenak. Horien artean aurkitzen ziren: a) krimena gertatu zen tokian hartu zen VHS bideokasete baten kopia bat DVD formatuan (jatorrizko kopiaren kopia bat seguruenik); b) Krimenaren agertokiko bideoaren kopia bat DVD formatuan; c) 2000. urtean erruduntzat jo eta gero, Ibar kartzelan ageri zeneko gaztelaniazko albistegi batetan emandako gertaera baten kopia bat DVD formatuan; d) Hainbat irudi finkoren kopiak DVD formatuan, batzuk aldatuak eta beste batzuk aldatu gabeak, 1994. urteko krimenaren zaintza bideotik berreskuratuak eta ondoren froga bezala aurkeztuak; e) Gutxi gorabehera erailketen garaian jasotako Ibarren fitxa polizialeko argazkiak; f) Erailketak gertatu eta gutxi gorabehera hiru aste geroago egindako taldeko ezagutze-saioko hainbat irudi non Ibar ere egon zen; g) FBI-ko bideo aztertzailearen, Evans-en testigantza epaitegian, non azaltzen duen bideokasetea eraldatu zueneko prozesua, hainbat irudi finko sortuz froga bezala aurkezteko.

5. Krimena grabatu zuen zaintzako bideokasetearen kopia DVD formatuan eta bideotik ateratako eta froga bezala aurkeztutako aldatutako eta aldatu gabeko irudien ezaugarririk nabarmenena bere kalitate eskasa da. Badirudi itxuraldatze esanguratsu bat dagoela sisteman. Zehatzago esanda:

– Argiztapena, edo argiztapen eza, material honetan oso arazo garrantzitsua da. Krimenaren zaintza bideokasetean argiaren intentsitateari dagokionez, sekulako kontrastea dago.

– Kameraren bereizmena. Materialaren bereizmena oso eskasa da. Hainbat eragilek du honetan zerikusia besteak beste, burutzailearen kamarekiko distantzia, grabaketa egiteko baliabide eskasa eta euskarri batetik (analogikoa) beste euskarri batetarako (digitala) aldaketa.

6. Jatorrizko grabaketaren konfigurazioa izan ezean, ez da posible sistemari atxiki zaion itxuraldatze maila balioestea. Itxuraldatze hauek kameraren konfigurazioaren edo leiar sistemen ondorio izan daitezke. Bideo sistemetan aditua ez naizen arren, mota hauetako materialekin izan dudan ohiko harremanari esker gai hauetan urte askotako eskarmentua dut. Leiarren itxura dela eta sortutako arazoak direla medio (denondako ezagunak), ziurra izan daiteke uste izatea irudien ertzak irudiko erdi ingurukoak baino itxuraldaketa maila handiagoa azalduko dutela. Egiaztatu daiteke leiar sistemaren atalen batetan nolabaiteko itxuraldatze maila dagoela biktimaren egongelako irudian goiko barraren (sabaiean) makurdura ikusiz; gainera, burutzailearen zenbait irudik ez dirudi itxura koherenterik dutenik. Irudi batzuetan, aurpegi zabal samar batekin agertzen da; beste batzuetan, aurpegiak mehe samarra ematen du.

7. Uste dut Pablo Ibar Floridako hegoaldean gehiengodun biztanleria osatzen duen talde etniko bateko kide dela. Delitua gertatu zen inguruneak 72.739 pertsonako biztanleria zuen, horietatik %43-ak bere burua zuritzat hartzen zuelarik. Biztanleria hispanoa 21.374 pertsonak osatzen zuten, horietatik %21-ak bere burua hispanotzat hartzen zuelarik (datu hauek 2000. urteko Erroldako Profil Demografikoak: Hautatutako Biztanleria Taldea: Hispanoak edo Latindarrak (edozein arrazatakoak) txostenetik hartuak izan dira). Burutzailaren bideo frogan ez da posible zehaztea soilik zuria, zuri hispanoa edo bien arteko konbinazioa den. Garai hartan Pablo Ibarren deskribapen orokorrarekin bat zetozen gizonezko zuri edo gizonezko hispano zurien zenbateko posiblea handia izango zen.

8. Material mugatu honekin lan eginez, Ibar jauna eta burutzailearen artean antzekotasun orokor batzuk daude, zehazki:

a. Ibar jaunak bekainak bi aldetan asimetrikoki ditu, ezker aldekoak erdialdean edo sudur aldean hazkuntza handiagoa erakutsiz eskuinekoak baino. Burutzailearen ezkerreko bekainaren irudiak antzekotasun nahiko nabarmena erakusten du Ibar jaunaren ezkerreko bekainarekin. Alabaina, burutzailearen irudiaren argiztapena goitik dator eta bekainaren azpiko zatia itzalpean uzten du, honek antzekotasun maila handitu dezakeela argudiatu ahal dugularik.

b. Masaileko hezurren itxurazko zabalera. Irudien alderaketa bat eginda, aurpegiaren zabalera horizontalean antzekotasuna dagoela bistakoa da. Burutzailearen materialaren bereizmena eskasa dela eta irudiak kokaleku berberetik hartuak ez daudela onartu eta gero, ez da posible hau pelikularen itxuraldaketa baten emaitza ote den ala ez ondorioeztatzea.

9. Konparaziozko ariketa hauek badirudi, gutxienez, Ibar jauna eta burutzailearen artean bost desberdintasun frogagarri erakusten dutela:

i. Desberdintasuna kokots/masailezur lerroaren tankeran. Jazoeraren unean, Ibar jaunak masailezuretik kokotserako itxura borobildua zuen. Hau ez da burutzailearen alde berbera alderatuz batere koherentea.

ii. Itxurazko desberdintasunak eskuineko bekainaren tankeran. Ibar jaunaren eskuineko bekainaren alboko aldea ondo eratu samar dago eta lodia da. Burutzailearen bekainaren alde berbera ile gutxiagoz beteta dagoela dirudi. Hau ez dator bat Ibar jaunarenarekin.

iii. Itxurazko desberdintasunak ahoaren tankeran. Aurkeztutako irudiak termino orokorretan antzeko posizioetatik hartuak daude, baina ez direla posizio berdin-berdinak onartu behar da. Badirudi burutzailearen ahoaren zabalera ez datorrela bat Ibar jaunarenarekin. Burutzailearen materialak bereismen txarra duenez, ez da posible desberdintasun hau pelikularen itxuraldatzearen emaitza ote den ala ez ondorioeztatzea.

iv. Burutzaileak Ibar jaunak baino kaballete dortsal (sudurreko zubitik sudurreko puntarainoko zatia) zuzenagoa duela dirudi.

v. Burutzaileak Ibar jaunak baino masailezur zuzen eta luzeagoa duela dirudi.

10. Ibar burutzailearen irudiekin modu eraginkor batez alderatu ahal izateko, jatorrizko zaintzako zinta ikustea beharrezkoa izango litzateke. Nire balorazioaren arabera, jatorrizko zintan normala dena baino kalte arrisku edo degradazio handiagoa izatea adieraziko luketen inguruabar zehatzak egon ezean, nire iritzia da kopia bat eginez jatorrizko bideokasetea hondatzeko arrisku gutxi dagoela. Osagarri bezala, alderatze prozesuaren fidagarritasuna hobetu aldera, krimenaren irudiak grabatu zituzten jatorrizko kameren sistema izatea beharko nuke alderaketa burutu asmoz berau erabili eta Ibarren irudi berriak hartzeko.

Ondorioak:

11. Aurrez adierazitako kalitate txarra, bideo froga eta irudi finkoen eskasia eta itxuratasunean desberdintasunak direla eta, soilik ez da posible burutzailea eta Pablo Ibar bat eta pertsona berbera direla ondorioeztatzea.

12. Nahiz eta Ibar jauna osoki baztertzea ez den posible, aipatutako desberdintasunak Pablo bideokasetean edo bertatik ateratako irudietan agertzen den pertsona berbera ote den ondorioeztatzeko zalantza handiak daude. Norbaitek nolabaiteko antza izateak beste pertsona batekin ezin du ondorioeztatu ahal pertsona bakar eta berbera direnik.

13. Antzekotasun eta desberdintasun guzti hauek oso kalitate eskaseko materialaren erabileran oinarrituta daude. Edozela ere, nire iritzia da delituaren materialaren egoera txarrak edozein identifikazio positiborako ariketan galarazia behar lukeela eta behar honetarako ezin daitekeela berataz fidatu.
Adituaren aitorpena

Dokumento hau kasu penaletan aitorpena emateko zuzendua dagoen CRFP-ko Irudietan Adituen Prestakuntzarako Protokoloan jarritakoaren arabera egina izan da.

– Nire funtzezko erantzukizuna epaitegiarekin dela ulertzen dut bai, txostenak edo agiriak egiterakoan bai ahozko aitorpenak ematerakoan. Betebehar hau bete dut eta betetzen segituko dut.

– Agiri honetan, lan hau eskatu didaten pertsonei ulertu diedan arabera, peritu bezala nire iritzia emateko galdegin diren gaiak azaltzen ditut.

– Sekulako ahaleginak egin ditut agiri hau lantzerakoan zehatz eta erabatekoa izan dadin. Azaldu ditudan iritziak frogatzeko aipagarritzat jotzen ditudan gai guztiak aipatu ditut. Iritzia azaldu dudan gai guztiek nire eskarmentu arloarekin zerikusia dute.

– Epaitegiaren arreta deitu dut nire ezagueraren arabera, nire iritzia era kaltegarrian eragin al duten gai guztiei buruz.

– Ezaguera pertsonalik ez dudan aldi oro, gertakariei buruzko berrien iturria azaldu dut.

– Norbaitek iradoki ahal izan didan, lan hau agindu didaten abokatuak barne, inongo osagairik ez dut sartu agiri honetan, gaiari buruz nire iritzi propio eta independentea sortu gabe.

– Nire ikuspuntuaren arabera, zentzuzko iritzi sorta bat egon den aldi oro, sorta horren zabaltasuna aipatu dut agiri honetan.

– Agiri honen sinaduraren unean, erabatekoa eta zehatza dela uste dut. Lana agindu didaten pertsonei jakinaraziko diet, edozein arrazoirengatik, geroago agiriak zuzenketa edo salbuespenen bat behar duela irizten badiot.

– Agiri honek zinpean eman beharreko adierazpen batzuk eduki ahal ditzakeela ulertzen dut, bere egiatasuna zin egin aurretik egin beharreko zuzenketak edo salbuespenak egin ahal eta gero.

– Ez naiz kontziente inongo motako interesen gatazkari buruz, agiri honetan ezagutarazi ditudanak izan ezean.
Adeitasunez aurkeztua

[Eskuz idatzitako sinadura irakurtezina]

Ondorioak:

11. Aurrez adierazitako kalitate txarra, bideo froga eta irudi finkoen eskasia eta itxuratasunean desberdintasunak direla eta, soilik ez da posible burutzailea eta Pablo Ibar bat eta pertsona berbera direla ondorioeztatzea.

12. Nahiz eta Ibar jauna osoki baztertzea ez den posible, aipatutako desberdintasunak Pablo bideokasetean edo bertatik ateratako irudietan agertzen den pertsona berbera ote den ondorioeztatzeko zalantza handiak daude. Norbaitek nolabaiteko antza izateak beste pertsona batekin ezin du ondorioeztatu ahal pertsona bakar eta berbera direnik.

13. Antzekotasun eta desberdintasun guzti hauek oso kalitate eskaseko materialaren erabileran oinarrituta daude. Edozela ere, nire iritzia da delituaren materialaren egoera txarrak edozein identifikazio positiborako ariketan galarazia behar lukeela eta behar honetarako ezin daitekeela berataz fidatu.
Adituaren aitorpena

Dokumento hau kasu penaletan aitorpena emateko zuzendua dagoen CRFP-ko Irudietan Adituen Prestakuntzarako Protokoloan jarritakoaren arabera egina izan da.

Nire funtzezko erantzukizuna epaitegiarekin dela ulertzen dut bai, txostenak edo agiriak egiterakoan bai ahozko aitorpenak ematerakoan. Betebehar hau bete dut eta betetzen segituko dut.

Agiri honetan, lan hau eskatu didaten pertsonei ulertu diedan arabera, peritu bezala nire iritzia emateko galdegin diren gaiak azaltzen ditut.

Sekulako ahaleginak egin ditut agiri hau lantzerakoan zehatz eta erabatekoa izan dadin. Azaldu ditudan iritziak frogatzeko aipagarritzat jotzen ditudan gai guztiak aipatu ditut. Iritzia azaldu dudan gai guztiek nire eskarmentu arloarekin zerikusia dute.

Epaitegiaren arreta deitu dut nire ezagueraren arabera, nire iritzia era kaltegarrian eragin al duten gai guztiei buruz.

Ezaguera pertsonalik ez dudan aldi oro, gertakariei buruzko berrien iturria azaldu dut.

Norbaitek iradoki ahal izan didan, lan hau agindu didaten abokatuak barne, inongo osagairik ez dut sartu agiri honetan, gaiari buruz nire iritzi propio eta independentea sortu gabe.

Nire ikuspuntuaren arabera, zentzuzko iritzi sorta bat egon den aldi oro, sorta horren zabaltasuna aipatu dut agiri honetan.

Agiri honen sinaduraren unean, erabatekoa eta zehatza dela uste dut. Lana agindu didaten pertsonei jakinaraziko diet, edozein arrazoirengatik, geroago agiriak zuzenketa edo salbuespenen bat behar duela irizten badiot.

Agiri honek zinpean eman beharreko adierazpen batzuk eduki ahal ditzakeela ulertzen dut, bere egiatasuna zin egin aurretik egin beharreko zuzenketak edo salbuespenak egin ahal eta gero.

Ez naiz kontziente inongo motako interesen gatazkari buruz, agiri honetan ezagutarazi ditudanak izan ezean.
Adeitasunez aurkeztua

[Eskuz idatzitako sinadura irakurtezina]

EspinosPaBLOiBAR