Pablo Ibarren Eskutitzak
Pablo Ibarren gutunak, 2009ko irailaren 28an jasotakoak
Pablo Ibarren gutun zabala non azaltzen duen nola sentitzen zen martxoko “probatori audientzia” eta gero, non epaiketa berri bat eskatu egiten zen, heriotz zigorrera kondenatua izan zen aurreko epaiketan, bere konstituzio zuzenbideas errepetatu ez zirela ulertzen duelako.
Lagun Agurgarriak,
Zuen laguntzarik gabe, ez dut sinesten ni ezta nire familiak ezin izando genuela egun miragarri horretan, auzitegian, sentitu genuena experimentatu. Eragingarri handi bat izan zen ikustea azkenik nola nire apelazioa aurrera jarraitzen zuela. Baina gazki sentituko ninduke ez banuen esaten oso geldiezin eta kezkatua nengoela guztia ondo ateratzea nahi nuelako Eta egia esanda, dena oso ondo atera zela uzte dut. Heriotz korredorean jadanik urte asko daramat. Preso askorekin mintzatu naiz hemen eta liburutegi juridikora askotan joan egin naiz kasuak aztertzeko. Orain arte ez naiz inoiz gurutzatu kasu batekin non abokatu defentsari batek lekukotasuna eman duzena nire ofizioko abokatu zaharra egin zuen moduan.Eta Floridazo Estatuak ez du inor deitzen abokatuak emandako lekukotasuna gesurtatzeko!
Gero identifikazioetan aditu bat ekarri genuen eta berak testigantza eman zuen. Bere experimentatu iritziz “ni eta bideoan agertzen zen gizona ez ginela pertsona berbera” uste zuela esan zuen. Eta Floridazo Estatuak ez du inor deitze, berriro, emandako lekukotasuna gesurtatzeko, sinesgaitza!
Guztiei eskertu behar zaituztet noizbaiten lagundu izan eta laguntzen jarraizen duzuelako. Waxman Jauna eta bere abokatuei gabe ez dudalako sinesten hau posiblea izando zela. Oso baikorra sentitzen naiz eta benetako eta kalitatezko defentza bat izatea eragin duten guztiekin bereziki ezkeretsua. Honegaitik, nire posibilatateak hobetu egin dira eta nire bizitza salbatzeko eta errugabetasuna frogatzeko lan asko egiten ari direta pentsatzen dut.
Azkenik, sinetsi eginten dut benetako aukera bat dudala epaiketa berri bat lortu dezakedala, nire errugabetasuna frogatzeko, kalitatzeko abokatu batekin, eta etxera bueltatzeko nire emazte eta familia miragarriekin. Eskertu behar zaituztet leku bakarti eta ilun honetan eman didazuen esperantsagatik. . Lanean jarraitu dezagun epaiketa berri hau lortzeko eta nire bizia salbatzeko. Bihotz bihotzez ezkerrak eman nahi dizuet emandako sostengu ekonomikoagatik, hain defentsa onarekin kontatzea eragin duelako.
Nire errespetu eta eskertasun guztiarekin,
Agurrak
Pablo
Pablo Ibarren gutunak, 2009ko ekainean jasotakoak
Pablo Ibarren gutun zabala, non komentatu egiten duen ze sentsazio izan dituen, testigu batek emandako aitorpena. Bertan azaltzen delako testiguak baieztatzen duelako hilketaren arduraduna zein den ezagutzen duela.
Lagun Agurgarriak,
Ni naiz berriro. Saihatu egingo naiz azaltzen nola sentitzen anisen agertu diren froga berriagaitik. Lehen, ardura izaten saihatu egingo naiz nire esperantzak hegan egiten ez uzteko, inoiz ez dakigulako zelan atera daitezkelako gauza hauek. Baina, esan behar dizuet ere, nire abokatuak lekukoak beste pertsona bat identifikatu zuela esan zidanean, eta honek egindakoa konfesatu egin ziola, aulkitik ia erori nintzen. Nik nire abokatuak esaten nien. Denbora asko neraman negar egin gabe, baina momento hortan ezin izan nuen saihetsi malkoak begietatik atera izana. Zain egon naiz, pentzatzen, amesten, horrelako berri batekin azkenengo 15 urteotan. Azkenik errealitatea gauzatu egin da! Norbait dago hortikan esaten dutela bideo-aren agertzen de pertsona, berak esagutzen guen gizon bat dela. Norbaitek nire erruduntasuna zalantzan jartzen du. Norbaitek esaten du beste pertsona bat dagoela hortikan aitortu egin zuela hura izan zela egin zuena
Benetan,nik ez diot ezta nire etsai okerrenari horrelako zigorra desiratzen. Zaila da azaltzea nola sentitzen naizen barrutikan, pozaz esplotatu nahi dudalako, soilik. Pozez jauzika egin nahi dut. Baina ikasi egin dut ere, leku honetan, egoera honetan, zure gauzak barrutikan zuretzako gorde behar dituzula eta naiz eta beti egoera okerrean jarri, esperantzak ez galtzea garrantzitsuena dela. Ez baldin baduzu horrelakorik egiten, beherakada oso gogorra izango delako. Oraintxe bertan sentitzen dudan esperantza eta poza guztiarekin, etengabe baikorra mantendu behar naiz eta otoitz egin behar dut hoberena gertatu dadin. .
Hala ere, sinesten dut proba berri hauek dezente indartzen direla gure kasua. Gogo asko dut judizio berri bat gertatu dadin nire errugabetasuna frogatzea. Azkenik zerbai onarekin topatu naiz. Nire kasua oso gogorra da. Konfidantza geihagorekin sentitzen naiz, kasu hau haurrera eraman ahal izango dugula pentsatzen dudalako, horregaitik otoitzen jarraituko dut eta jarrera baikorra mantenduko dut. Nire sentimenduak mundu guztiarekin erdibanatu egin nahi nituen soilik.
Agurrak
Pablo.
Pablo Ibarren gutunak, 2008ko urrian jasotakoak
Pablo Ibarren mezua bere aitaren bitartez “Pablo Ibar” heriotz zigorraren kontrako elkarteahelarazia.
Candido Ibar, Pabloren aita, heriotz korridorean bere semeari egindako azken bisitaren ondoren gurekin harremanetan jarri da. Pablo biziki kementsu dagoela eta bere defentsa bermatu duen diru laguntza eman dioten erakunde zein norbanakoei bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkiela adierazi digu. Jasotako diru laguntza horri esker, besteak beste, nazioarteko ospea duen aurpegi-azterkari baten zerbitzuak ordaintzeko aukera izan du. Aditu honen txostenak epaiketan erabilitako froga nagusiaz honako hau ziurtatzen du: segurtasun bideo batetik ateratako argazkian azaldutako aurpegiaren bost puntu kardinalak ez dutela Pabloren aurpegiarekin bat egiten .
Bestalde, Pablok asko eskertzen ditu gutunak bidaltzen dizkioten pertsona orori, kartzelaren harresietatik haratago bizitza dagoela oroitarazten bait diote gutun horiek.
AURREKARIAK
Egin ez zuen hilketa hirukoitz batengatik heriotz zigorra ezarri zioten Pablo Ibarri. Bere ofiziozko abokatua ez zen, Pabloren errugabetasuna egiaztatzen zuten froga eztabaidaezinak aurkezteko gai izan. Berari egotzitako erailketa hirukoitza burutu zuten bi gizonezkoek etxe guztia arakatu zuten zerbaiten bila, behin erailketak burutu ondoren. Pablorekin bat ez datozen hatz marka anitz utzi zituzten. Kalitate gutxiko zaintze kamara batek Pablori eta Seth Peñalver izeneko beste pertsona bati leporatzen dioten eta bi gizonezkoek burutu zuten hilketa hirukoitza grabatu zuen. Bideo horretan, etxea arakatu zuen lagunetako batek aurpegia estaltzeko erabilitako jertsea kendu eta kopetako izerdia lehortu ondoren lurrera botatzen duela ikusten da. Momentu horretan egin zen argazkian oinarritzen da Pabloren heriotz zigorra. Jertse horretatik hartutako ADNa ere ez da Pablorena. Datu hauekin batera, aurpegi-azterkariaren txostenak eta prozeduran izandako irregulartasunek -Pabloren eskubide konstituzionalen urraketa larria suposatu zutenak- Pablo heriotz zigorrera kondenatu zuen epaiketa baliogabetzeko eskaera oinarritzen dute. Apelazio bista urte honen hasierarako edo 2009.urtearen hasierarako aurreikusten da.
2008-ko ekainaren 4-a. Pabloren bigarren eskutitza.
Gaur, heriotz korridoreko gela txiki honetan esertzen naizen bitartean, ezin dut saihestu goibel sentitzea eta neure buruari zer nolako bizitza izan ahalko nukeen galdetzea.
Astean ia 168 ordu igarotzen ditut kaiola txiki honetan, nire buruarekin bakarrik, iragan den bizitzan, orainean eta etorkizunean pentsatzeko denbora asko dudalarik. Bada jendea kaiola hauetan 30 urtez bizi dena, heriotzaren zain edo ez erailtzeko beste aukera baten itxaropenarekin. Baina gizarte zibilizatua deitzen gara. Aske den jende asko jaio ez diren haurrengatik edo galdutako animaliengatik arduratzen dira baina ez dute arazorik pertsona bat hiltzeko, horrek erailketa bat egin ahal izan duelako. Baina ez al da ere erailketa norbait hiltzea eta ez hiltzearen aldeko norberaren lege propioak apurtzea? Noiz bukatuko da hau? Noiz etengo du gizarteak gizateriaren aurkako eta bere kideen, gizakien aurkako krimen zuzengabe hau? Noiz jarraituko dituzte legeek eta gobernuko funtzionarioek beraien lege propioak eta bizitza preziatua den zerbait bezala hartu, norbaitek zer egin ahal izan duen ala ez inporta gabe?
Sinistu al dezakezu EEBB-etan gizakiak pozoiaz hiltzen uzten dituztenean baina, era berean, pozoi hori legez kontrakoa denean animaliei eutanasia eragiteko? Nola egin diezaiokegu hau gure herriari eta giza arrazari eta gizarte aske edo bizitzaren aldeko bezala agertu? Pertsona batzuk gizakiaren aurkako krimen izugarriak egin dituztela ulertzen dut. Baina gobernu eta pertsona bezala, ez al gara krimen horiek egin dituztenak baino hobeak? Nahiko nuke hobeak garela sinistea. Alabaina, oraintxe bertan nagoen egoera honetan, jendearen txarrena besterik ez dut ikusten…
Nire egoera berdintsuan dagoen jendearekin alderatuz, zorioneko sentitzen naiz, nire errugabetasunak hiltzeko makina izugarri honetatik libratuko nauela sinisten bait dut, orain dela 30 urtetatik kaiola batetan giltzaperatuta norberaren heriotzari itxaroten egonik edonork senti al duen larritasunaz gain. Nik, gutxienez, baldintzarik gabeko maitasuna eta babesa agertzen didaten emazte miresgarria eta familia bat ditut. Nahiago nuke nire egoera berdinean den edonork nik sentitzen dudan maitasuna eta babesa izatea. Ez dut nire familiaren babesa bakarrik; baita bere herritar baten bizitza salbatu nahian dabilen estatu oso baten babesa ere. Espainiako pertsona askok idazten naute eta beraien elkartasuna adierazten eta niregan eta nire errugabetasunean sinizten dute. Nire bihotzaren sakon-sakonetik eskertzen dizuet; ez dakit nolakoa izango litzatekeen nire bizitza oraintxe bertan toki ilun eta izugarri honetan. Zuzentasuna eta askatasuna ospatu ahal izango ditudan eguna helduko dela badakit, biktima bat naizelako eta nire familia ere biktima bat delako.
Arrazoi horregatik edozein laguntza, edozein babes eskatzen dut. Nire errugabetasuna frogatzen eta zuzenbidearen aurkakoa den hiltzeko makina honetatik nire bizitza askatzen lagun diezadazue, mesedez. Elkarrekin nire errugabetasuna frogatu dezakegula uste dut eta horrela nire bizitzari ateak zabaldu.
Berriro uzten zaituztet, nire maitasun eta esker on guztiarekin. Nire iritziak, ikuspuntuak eta toki bakarti, ilun eta izugarri honetan egunero bizitzearen eskarmentua partekatzeko gogotsu nago. Alabaina, gure arteko batzuen gupida eta errukiak egunak hemen eramangarriagoak egiten ditu, ordu batzuetarako edo egun bat edo birako besterik ez badira ere. Jainkoari egunero otoitz egiten diot hain zorioneko ez diren horien alde, beti ahalegintzen bait naiz nire buruari esaten: txarragoa izan zitekeen. Eusko Jaurlaritzari eta Espainiar Gobernuari pertsonalki eskertu nahi dizkiet nire bizitza salbatzeko egindako ahaleginak eta emandako babesa. Jainkoak bedeinkatu zaitzatela.
Bene-benetan
Pablo.
2008-ko maiatzaren 20-a. Pabloren lehen eskutitza.
Nire lagunentzako eta gizateriaren aurka eta nire kontra burutzen ari diren zuzengabekeriaren aurkako borrokan elkartasuna adierazten didaten jendearendako agur bat.
Zoritxarrez, oraindik ere egin ez nuen krimen batengatik heriotzaren korridorean aurkitzen naiz. Berri batzuk ditut nire aldeko jakin-nahia adierazten duzuenoi emateko. Krudela eta gupidagabea den heriotzaren makina hau indargabetzeko gure borroka honetan atzerapauso bat izan genuen. EEBB-tako Auzitegi Gorenak injekzio hilgarriari buruzko apelazioa ukatu zuen. Egunen batetan hiltzeko makina izugarri hau deuseztatua izango da betirako.
Zigor-arloko sisteman heriotz zigorrak ez du lekurik, akatsak sisteman bertan daudelako, maila guztietan. Gauza bat gizaseme edo emakume bat kartzelara bidaltzea da baina beste bat ordezkatu ezinezko bizitza batekin bukatzea, akats bat gertatzearen posibilitatea dagoelako. Ondorioz, giza akatsik eman ez eta legeak perfektuak izan arte ez dugu inori bizitza kentzeko eskubiderik. Delitu bategatik salatutako pertsona orok zuzenbidezko prozesu bat izateko eskubidea du.
Alabaina, prozesuko fase bakoitzean eman daitezke akatsak. Akatsa akatsaren ostean, akatsak ematea posible delaren ezaguerarekin eta egiatan ematen dira. Ez al da arriskutsua pertsona bat legalki hiltzea, akats bat egin ahal izanaren aukera dagoenean? Gainera, gaizkile batek beste bat hiltzea gaizki badago, zer gertatzen da AEB-etako sistema legalarekin, lepoa eman eta berdina egiten duenean, denok dakigunean akatsak ematen direla eta emango direla. Bereziki jokoan dagoena ¡bizitza! denean.
Azken urteetan, DNA-ren frogak bezalako aurkikuntza zientifikoek pertsona errugabeek heriotzaren korridorean 20 urte edo gehiago eman dituztela agerian jarri dute. Datu hauek gizon eta emakume errugabeak hilak izan direlaren ukaezinezko gertaera indartu besterik ez dute egiten. Behin gertatu bada, behin bakarrik, berriro gerta litekeela esan nahi du. Arrisku hauek ezin dira alde batera utzi. Asmo txarreko epaiketak, identifikazio desegokiak, gezurrezko zina eginez emandako testigantzak, bortxapean egindako aitorpen faltsuak, froga zientifiko okerrak eta abokatutzaren akatsak, egin ez duen krimen batengatik norbait zigortzeko aukera ematen dute. Horrela, eragile guzti hauekin norbait hiltzea sistema legalaren izugarrizko zuzengabekeria bat da.
Jainkoak nahi badu, gobernu honek bere akatsak onartu eta heriotzaren makina hau bertan behera utziko duen eguna helduko da. Hurrengo arte, bakea eta maitasuna. Nire borrokak zuen laguntzarekin, zuen babesarekin jarraituko du. Badakit uste oker honetatik eta hiltzeko makina honetatik bizirik irtengo dudala.
Jainkoak bedeinka zaitzatela.
Pablo.
