PAYPAL / TXARTELA
BIZUM
Dohaintza bat egin dezakezu Bizumen bidez
Horretarako, ireki zure banku-erakundearen Bizum app-a eta joan EMAN fitxara (edo antzekora).
Bertan, idatzi Pablo Ibar bilatzailean eta PABLO IBAR JUICIO JUSTO ELKARTEA aterako da. Sakatu Elkartearen gainean eta jarraitu app-ak adierazten dizkizun urratsak
BANKU – TRANSFERENTZIA
BBVA: ES60 0182 0361 8202 0158 6200
Laboral Kutxa: ES71 3035 0029 64 0290103319
Nola lagundu Pablo Ibarri?
Gure helburua kasua berriz irekitzea eta bere errugabetasuna frogatuko duen epaiketa justu bat egitea da. Lehenik, azken epaiketako transkribapenak jaso ondoren, apelazioa eskatu behar dugu. Apelazioaren helburua epaiketa berri bat eskatzea litzateke. AEB-etan oso garestia da prozesu hori guztia. Horregatik, Pabloren defentsa ordaindu ahal izateko dirua biltzeko kanpaina bat hasi dugu.
Kasua ezagutzera eman
Web orrialde hau zure ezagunei bidaliz, sare sozialetan partekatuz edo ingurukoei kasuaz hitz eginez.
Gurekin harremanetan jarriz
– Zure elkartasuna erakusteko bai Pablori baita “Pablo Ibar – Epaiketa justua” Elkarteari (babes morala ere oso garrantzitsua da).
– Gure helburua lortzeko egin ditzakegun gauzei buruz bururatzen zaizkizun ideiak emateko.
– Edozein zalantza edo jakinmina duzun gaiei buruz galdetzeko.
– Zure aisialdiko zati bat Pablori laguntzen pasa nahi baduzu, egiten ditugun ekintzetan parte hartu dezakezu. Gainera, “laguntza taldeak” ere sortu ditzakegu eskualde geografiko berdineko hainbat pertsona elkartuz gero.
Pablori idatzi
Posta bidaliz, pablok kanpokaldearekin kontaktua mantentzea lortzen du. Jasotako gutun ia guztiak erantzuten ditu nahiz eta batzuetan, asko jaso eta erantzuna berandu bidaltzen duen.
Bere helbidea:
Ibar, Pablo
South Bay Correctional Facility
600 US Hwy 27, South Bay,
FL 33493
Estados Unidos
