Segur aski, aspaldi duzue Pablo Ibarren kasuaren berri, baina labur-labur azalduko dizuegu: heriotza zigorra ezarri zioten 2000. urtean, 1994an, Floridan (AEB), hiru pertsona erail izanagatik, errugabea dela erakusten duten froga sendoak eduki arren. Kartzelan dago 1994. urtetik, eta Floridako heriotzaren korridorean egon da 2000. urtetik 2016ra. 2016ko otsailaren 4a, ordea, heriotza zigorra baliogabetu zuen Floridako Auzitegi Gorenak (FAG), 2000. urteko epaiketan ez zuelako abokatuaren defentsa eraginkorrik izan eta, horregatik, ezin izan zituelako aurkeztu errugabea zela erakusten zuten froga sendoak; beraz, froga “eskas” eta “ahul” batzuekin ezarri zioten heriotza zigorra (FAGen hitzak dira). Epaiketa 2018ko martxoaren 5ean hastea aurreikusten da, eta 6 hilabete inguru irautea.

Epaiketako defentsaren aurrekontua 1.300.000 dolarrekoa da, eta %60 ordaindu ditugu dagoeneko. Aurrekontu-partidak ditugu EAEko aurrekontuetan, Estatuko Aurrekontu Orokorretan, eta Nafarroako Foru Erkidegoko aurrekontuetan, baina hala eta guztiz ere, 350.000 euro inguru falta zaizkigu aurrekontua betetzeko. Ekaineko eta uztaileko crowdfunding-arekin 25.000 euro inguru bildu genituen, eta ez dago batere gaizki, baina gainerakoa falta zaigu. Beraz, falta zaigun dirua biltzen saiatzeko da kanpaina hau. Jende askori ari gara eskatzen laguntzeko, jende ezagunari gehienetan.

ZER LAGUNTZA ESKATZEN DUGU?

a) Crowdfundingarekin laguntzea. Dohaintza txiki asko dira crowdfundinga. Egin ezazue dohaintza txiki bat. Dohaintzaren diru-kopurua zuen irizpidera utziko dugu, baina garrantzitsua da jendeari kanpainarekin laguntzeko eskatzeko orduan zuk ere lagundu duzula esan ahal izatea. Ez dugu eskatzen garrantzitsua den zerbaiti uko egitea. Pertsona batzuek 10 edota 15 euro eman dituzte; beste batzuek, gutxiago, eta gehiago ere bai, hainbatek. Ez dago dohaintza txikirik. Horixe da crowdfundingaren espiritua.
b) Zure telefono mugikorrarekin zeure buruaren bideo bat grabatzea, Pablo Ibarren aldeko crowdfundinga babesten duzula esanez. Ez duzu zertan esan zenbat diru eman duzun, baina esan nahi baduzu, ez dago arazorik. Eskatu jendeari zuk bezala egiteko, eta egin dohaintza bat. Nahi baduzu, testu honetan agertzen den logoa erabil dezakezu. Folio batean inprimatu eta bideoan atera dezakezu, kamera aurrean erakuts dezakezu.

GOMENDIOAK

Bideoan ateratzeko eskatzen dugun mezua honen antzekoa da. Ez dugu eskatzen bideoan irakurtzerik, are gehiago: ez irakurtzeko eskatzen dugu esplizituki; mezuak antzekoak izatea da helburua, ez berdinak. Baina mezu honek inspiratzen lagun diezazuke:

“Kaixo, lagunak: Pablo Ibarrek abokatu-defentsa eraginkorra izan dezan laguntzeko eskatzen dizuet eta, zoritxarrez, diru asko behar da horretarako Ameriketako Estatu Batuetan. 350.000 euro bildu behar ditugu denon artean. Nik egin dut dohaintza txiki bat, dagoeneko. Egin zuk ere gauza bera. Sartu www.pabloibar.com atarian, eta sakatu “Pablo Ibarrentzako laguntza” botoia. Hainbat aukera dituzu bertan. Nik Paypal erabili dut/nik banku-transferentzia bat egin dut (zuk erabili duzun aukera). Oso erraza da”.

Mezua hori edo horren antzekoren bat izan daiteke, noski, malgutasuna da garrantzitsuena. Zuei errazagoa eta erosoagoa iruditzen zaizuena.

GOMENDIO GEHIAGO

a) Bideoa zuren sare sozialetan zintzilikatu, eta Pablo Ibarren Heriotza Zigorraren kontrako Elkarteari jakinarazi, guk birtxiokatu eta Facebooken eta abar partekatu ahal izateko, bai eta eskerrak eman ahal izateko ere, noski, beti baita ona esker onekoa izatea. Ez baduzu sare sozialik, bidali bideoa posta elektroniko bidez, eta guk zintzilikatuko dugu.
b) Mezua zure ezagunei eta zure ustez lagun diezaguketenei bidaltzeko ere eskatzen dizugu.
c) Ekintzaren unerik gorenetako bat urriaren 10ean izango da, Heriotza Zigorraren aurkako Munduko Egunean.Egun horretan, Carlos Peña igerilaria eta hainbat kausen alde aritu izan den ekintzailea, gurekin bat egingo du Pablo Ibarren alde 24 orduz igeri eginez. Honi buruzko xehetasunak beranduago emango dizkizuegu. Bien bitartean, zabaldu mezu hau, mesedez, zuen kontaktuen, twiterreko edo Facebookeko zuen jarraitzaileen eta abarren artean.

Zure bideoselfia espero dugu sare sozialetan. Twiterrera igotzen baduzu, jarri gurekin harremanetan @asocpabloibar helbidean; Facebookeko gure helbidea https://www.facebook.com/pabloibarasociacion da. Bai twitterren eta bai Facebooken, erabili mesedez #PabloIbar eta #PabloIbarJuicioJusto hastagak.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.
#PabloIbar #PabloIbarJuicioJusto