|
Edozein argibidetarako, ondorengo posta
elektroniko hau daukazue:
|
|
Komunikabideen
eskuragarri ondorengo baliabideak jartzen ditugu:
|
|
|
BROWARDEKO
KONDERRIAN, FLORIDAN,
IZATEA ETA ESKUMENA DUEN HAMAZAZPIGARREN ZIRKUITU
JUDIZIALEKO ZIRKUITUKO EPAITEGIAN
DIBISIO PENALA
KASUAREN ZENBAKIA 94-13062CF10B
PABLO IBAR
Akusatua,
FLORIDAKO
ESTATUAREN
aurka.
Auzijartzailea.
RAYMOND
EVANS-EN ZINPEKO AITORPENA
|
Nik, Raymond
W. Evans-ek, testigantza eman eta baieztatzen dut:
1. Aurpegi identifikazioan lekuko aditu bezala elkargoko
kide naiz eta Manchesterko Unibertsitatean (Erresuma
Batuan) bere egoitza duen Medikuntzan Artea Unitateko
zuzendaria naiz. Unitate hau 1990. urtean sortu zen
eta 2000. urtean Irudiaren Zientziak eta Biomedikuntza
Ingeniaritza Dibisioa osatzera pasa zen. Duela gutxi
Unitatea Zientzia Kliniko eta Laborategi Eskolako parte
izatera pasa da. Sri Forensics Limited-eko zuzendarietako
bat naiz, Manchesteren egoitza duen elkarte independente
bat auzitegiko zerbitzuetarako lan egiten duena. Nire
espezialitatea aurpegiko identifikazioaren azterketa
da. Auzitegiko Irudien Azterketarako Taldearen (FIAG)
kide sortzaileetariko bat naiz, Erresuma Batuko aurpegi
irudien analistendako erakunde autoerregulatzailea dena.
FIAG Gizakiaren Identifikaziorako Britainiar Asoziazioaren
(BAHID) babespean sortu zen. 2006-tik BAHID-eko kontseiluko
kidea naiz. 2007-an, Auzitegi Profesionalen Elkargoko
Kontseilurako (CRFP) dauden hiru Aurpegi Irudietan Aholkulari
Nazional Homologatuetatik bat izendatu ninduten. Britainia
Handian, Zerbitzu Polizialen Hobekuntzarako Agentzia
Nazionalak (NPIA) aurpegi identifikazioan aditu independente
bezala ahaldundu nau. Erakunde honek, bere bazkide diren
ACPO, APA eta Barne Ministeritzarekin batera, Britainia
Handiko indarrak babesten ditu publikoari ahal den eta
zerbitzu polizial hoberenak eskaintzeko asmoz. Poliziaren
hainbat zuzendaritza batzordetan parte hartu dut, fiskaltzak
aurpegi identifikazioaren erabilpenerako bereziki maila
handiko erabiltzaileen datu baseak sortuz.
2. Nire
unitateak aurpegiaren egitura, aurpegiaren identifikazioa,
aurpegiaren azterketa eta aurpegiaren berritzearen
ikerkuntzan lan egiten du. Noizean behin, unibertsitateko
ikasleei egiazko ingurune batetan egin beharreko aurpegiaren
azterketa eta aurpegiaren identifikazioari buruz hitzaldiak
ematen dizkiet. Aldian-aldian, nire Unitatearen edo
nire bulego pribatuaren bitartez, zigor epaitegietarako
aurpegiko argazkien alderaketarekin harremana duten
gaietarako nire aholkua eskatzen didate. Hainbat kasu
nazionaletan eta/edo garrantzia handiko kasuetan nire
iritzia eskatu didate eta Estatuko Fiskaltza Orokorrak
(CPS), Scotland Yardek, Metropoliko Poliziak, Antolatutako
Krimenaren Aurkako Agentziak (SOCA), defentsaren abokatu
ugarik eta Ingalaterrako berrogeitabi indar polizialen
gehiengoak azalpenak emateko kontratatu naute. Nire
Unitateak paper erabakigarria jokatu du aurpegiko
argazkien konparaketa egiterakoan hainbat teknika
garatu eta erabiliz, irudiak CCTV eran edo irudi finko
bezala balioetsi eta aztertzen dituztelarik eta pertsona
baten aurpegia beste baten aurpegiarekin alderatu.
3. Ni neu
eta aurpegien identifikazioan beste aditu batzuk,
akademiko eta aurpegien argazkien alderaketan adituak
diren aurpegi antropologoekin batera, 2000. urtean
eta lehenago ere libre ginen kasu hau bezalakoetan
kontsultatuak izateko. 1990. urtetik, gutxienez, Manchestereko
Unibertsitateko nire Unitateak auzi hau bezalakoekin
interesa agertu zuen bereziki, mota honetako konparaketak
eginez ikerkuntza arloa eta eskarmentua handitzeko
helburuaz. 2000. urtea baino lehenagotik (baita orain
ere) Britainia Handian eta gainerako munduan mota
honetako kasuei buruzko eskaerei ohi erantzuten dizkiegu
eta materialak aurretiaz berrikusten ditugu era osoki
dohainean. Une hortatik aurrera, nik neuk edo nire
Unitateko beste pertsona batzuk beste profesional
batzuei gure aholkua eskaini izan dizkiegu ordainsari
murriztu baten truke eta orain bezala, ordainsaria
gure beharra bukatu eta gero ordainduko ligukeen sisteman
oinarritutako lan bat ere onartu izango genukeen.
4. Benjamín
Waxman 2007. urteko urrian jarri zen nirekin harremanetan
eta zaintzako zinta batetan atzemandako gaizkile baten
irudiak bere bezeroaren, Pablo Ibarren beste argazki
batzuekin zientifikoki aldera nitzala eskatu zidan.
Pabloren argazkiak hainbat tokitan hartuak ziren gutxi
gorabehera krimenaren bideoa grabatu zen garaian eta
baita geroago ere. Alderaketa honen helburua, Ibar
gaizkilearekin parekatzea edo alderantziz, erabat
halakorengandik baztertzea positiboki zehaztea zen.
Geroago, Waxmanek hainbat agiri eta artikulu igorri
zizkidan nik berraztertu nituenak. Horien artean aurkitzen
ziren: a) krimena gertatu zen tokian hartu zen VHS
bideokasete baten kopia bat DVD formatuan (jatorrizko
kopiaren kopia bat seguruenik); b) Krimenaren agertokiko
bideoaren kopia bat DVD formatuan; c) 2000. urtean
erruduntzat jo eta gero, Ibar kartzelan ageri zeneko
gaztelaniazko albistegi batetan emandako gertaera
baten kopia bat DVD formatuan; d) Hainbat irudi finkoren
kopiak DVD formatuan, batzuk aldatuak eta beste batzuk
aldatu gabeak, 1994. urteko krimenaren zaintza bideotik
berreskuratuak eta ondoren froga bezala aurkeztuak;
e) Gutxi gorabehera erailketen garaian jasotako Ibarren
fitxa polizialeko argazkiak; f) Erailketak gertatu
eta gutxi gorabehera hiru aste geroago egindako taldeko
ezagutze-saioko hainbat irudi non Ibar ere egon zen;
g) FBI-ko bideo aztertzailearen, Evans-en testigantza
epaitegian, non azaltzen duen bideokasetea eraldatu
zueneko prozesua, hainbat irudi finko sortuz froga
bezala aurkezteko.
5. Krimena
grabatu zuen zaintzako bideokasetearen kopia DVD formatuan
eta bideotik ateratako eta froga bezala aurkeztutako
aldatutako eta aldatu gabeko irudien ezaugarririk
nabarmenena bere kalitate eskasa da. Badirudi itxuraldatze
esanguratsu bat dagoela sisteman. Zehatzago esanda:
Argiztapena, edo argiztapen eza, material honetan
oso arazo garrantzitsua da. Krimenaren zaintza bideokasetean
argiaren intentsitateari dagokionez, sekulako kontrastea
dago.
Kameraren bereizmena. Materialaren bereizmena oso
eskasa da. Hainbat eragilek du honetan zerikusia besteak
beste, burutzailearen kamarekiko distantzia, grabaketa
egiteko baliabide eskasa eta euskarri batetik (analogikoa)
beste euskarri batetarako (digitala) aldaketa.
6. Jatorrizko
grabaketaren konfigurazioa izan ezean, ez da posible
sistemari atxiki zaion itxuraldatze maila balioestea.
Itxuraldatze hauek kameraren konfigurazioaren edo
leiar sistemen ondorio izan daitezke. Bideo sistemetan
aditua ez naizen arren, mota hauetako materialekin
izan dudan ohiko harremanari esker gai hauetan urte
askotako eskarmentua dut. Leiarren itxura dela eta
sortutako arazoak direla medio (denondako ezagunak),
ziurra izan daiteke uste izatea irudien ertzak irudiko
erdi ingurukoak baino itxuraldaketa maila handiagoa
azalduko dutela. Egiaztatu daiteke leiar sistemaren
atalen batetan nolabaiteko itxuraldatze maila dagoela
biktimaren egongelako irudian goiko barraren (sabaiean)
makurdura ikusiz; gainera, burutzailearen zenbait
irudik ez dirudi itxura koherenterik dutenik. Irudi
batzuetan, aurpegi zabal samar batekin agertzen da;
beste batzuetan, aurpegiak mehe samarra ematen du
(ikus 1. eranskinaren alderaketa - RWE/01
eta RWE/02
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
7. Uste
dut Pablo Ibar Floridako hegoaldean gehiengodun biztanleria
osatzen duen talde etniko bateko kide dela. Delitua
gertatu zen inguruneak 72.739 pertsonako biztanleria
zuen, horietatik %43-ak bere burua zuritzat hartzen
zuelarik. Biztanleria hispanoa 21.374 pertsonak osatzen
zuten, horietatik %21-ak bere burua hispanotzat hartzen
zuelarik (datu hauek 2000. urteko Erroldako Profil
Demografikoak: Hautatutako Biztanleria Taldea: Hispanoak
edo Latindarrak (edozein arrazatakoak) txostenetik
hartuak izan dira). Burutzailaren bideo frogan ez
da posible zehaztea soilik zuria, zuri hispanoa edo
bien arteko konbinazioa den. Garai hartan Pablo Ibarren
deskribapen orokorrarekin bat zetozen gizonezko zuri
edo gizonezko hispano zurien zenbateko posiblea handia
izango zen.
8. Material
mugatu honekin lan eginez, Ibar jauna eta burutzailearen
artean antzekotasun orokor batzuk daude, zehazki:
a. Ibar
jaunak bekainak bi aldetan asimetrikoki ditu, ezker
aldekoak erdialdean edo sudur aldean hazkuntza handiagoa
erakutsiz eskuinekoak baino. Burutzailearen ezkerreko
bekainaren irudiak antzekotasun nahiko nabarmena erakusten
du Ibar jaunaren ezkerreko bekainarekin. Alabaina,
burutzailearen irudiaren argiztapena goitik dator
eta bekainaren azpiko zatia itzalpean uzten du, honek
antzekotasun maila handitu dezakeela argudiatu ahal
dugularik (ikus 1. eranskinaren alderaketa - RWE/05
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
b. Masaileko
hezurren itxurazko zabalera. Irudien alderaketa bat
eginda, aurpegiaren zabalera horizontalean antzekotasuna
dagoela bistakoa da. Burutzailearen materialaren bereizmena
eskasa dela eta irudiak kokaleku berberetik hartuak
ez daudela onartu eta gero, ez da posible hau pelikularen
itxuraldaketa baten emaitza ote den ala ez ondorioeztatzea
(ikus 1. eranskinaren alderaketa - RWE/02
eta RWE/06
eta RW/07
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
9. Konparaziozko
ariketa hauek badirudi, gutxienez, Ibar jauna eta
burutzailearen artean bost desberdintasun frogagarri
erakusten dutela:
i. Desberdintasuna
kokots/masailezur lerroaren tankeran. Jazoeraren unean,
Ibar jaunak masailezuretik kokotserako itxura borobildua
zuen. Hau ez da burutzailearen alde berbera alderatuz
batere koherentea (ikus 1. eranskinaren alderaketa
- RWE/05A,
RWE/06
eta RW/07
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
ii. Itxurazko
desberdintasunak eskuineko bekainaren tankeran. Ibar
jaunaren eskuineko bekainaren alboko aldea ondo eratu
samar dago eta lodia da. Burutzailearen bekainaren
alde berbera ile gutxiagoz beteta dagoela dirudi.
Hau ez dator bat Ibar jaunarenarekin (ikus 1. eranskinaren
alderaketa - RWE/05A
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
iii. Itxurazko
desberdintasunak ahoaren tankeran. Aurkeztutako irudiak
termino orokorretan antzeko posizioetatik hartuak
daude, baina ez direla posizio berdin-berdinak onartu
behar da. Badirudi burutzailearen ahoaren zabalera
ez datorrela bat Ibar jaunarenarekin. Burutzailearen
materialak bereismen txarra duenez, ez da posible
desberdintasun hau pelikularen itxuraldatzearen emaitza
ote den ala ez ondorioeztatzea (ikus 1. eranskinaren
alderaketa - RWE/05A,
RWE/05B,
RWE/06
eta RWE/07
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
iv. Burutzaileak
Ibar jaunak baino kaballete dortsal (sudurreko zubitik
sudurreko puntarainoko zatia) zuzenagoa duela dirudi
(ikus 1. eranskinaren alderaketa - RWE/05B
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
v. Burutzaileak
Ibar jaunak baino masailezur zuzen eta luzeagoa duela
dirudi (ikus 1. eranskinaren alderaketa - RWE/05N
- ARGAZKIA IKUSTEKO KLIKATU).
10. Ibar
burutzailearen irudiekin modu eraginkor batez alderatu
ahal izateko, jatorrizko zaintzako zinta ikustea beharrezkoa
izango litzateke. Nire balorazioaren arabera, jatorrizko
zintan normala dena baino kalte arrisku edo degradazio
handiagoa izatea adieraziko luketen inguruabar zehatzak
egon ezean, nire iritzia da kopia bat eginez jatorrizko
bideokasetea hondatzeko arrisku gutxi dagoela. Osagarri
bezala, alderatze prozesuaren fidagarritasuna hobetu
aldera, krimenaren irudiak grabatu zituzten jatorrizko
kameren sistema izatea beharko nuke alderaketa burutu
asmoz berau erabili eta Ibarren irudi berriak hartzeko.
Ondorioak:
11. Aurrez
adierazitako kalitate txarra, bideo froga eta irudi
finkoen eskasia eta itxuratasunean desberdintasunak
direla eta, soilik ez da posible burutzailea eta Pablo
Ibar bat eta pertsona berbera direla ondorioeztatzea.
12. Nahiz
eta Ibar jauna osoki baztertzea ez den posible, aipatutako
desberdintasunak Pablo bideokasetean edo bertatik
ateratako irudietan agertzen den pertsona berbera
ote den ondorioeztatzeko zalantza handiak daude. Norbaitek
nolabaiteko antza izateak beste pertsona batekin ezin
du ondorioeztatu ahal pertsona bakar eta berbera direnik.
13. Antzekotasun
eta desberdintasun guzti hauek oso kalitate eskaseko
materialaren erabileran oinarrituta daude. Edozela
ere, nire iritzia da delituaren materialaren egoera
txarrak edozein identifikazio positiborako ariketan
galarazia behar lukeela eta behar honetarako ezin
daitekeela berataz fidatu.
Adituaren aitorpena
Dokumento
hau kasu penaletan aitorpena emateko zuzendua dagoen
CRFP-ko Irudietan Adituen Prestakuntzarako Protokoloan
jarritakoaren arabera egina izan da.
Nire funtzezko erantzukizuna epaitegiarekin dela ulertzen
dut bai, txostenak edo agiriak egiterakoan bai ahozko
aitorpenak ematerakoan. Betebehar hau bete dut eta
betetzen segituko dut.
Agiri honetan, lan hau eskatu didaten pertsonei ulertu
diedan arabera, peritu bezala nire iritzia emateko
galdegin diren gaiak azaltzen ditut.
Sekulako ahaleginak egin ditut agiri hau lantzerakoan
zehatz eta erabatekoa izan dadin. Azaldu ditudan iritziak
frogatzeko aipagarritzat jotzen ditudan gai guztiak
aipatu ditut. Iritzia azaldu dudan gai guztiek nire
eskarmentu arloarekin zerikusia dute.
Epaitegiaren arreta deitu dut nire ezagueraren arabera,
nire iritzia era kaltegarrian eragin al duten gai
guztiei buruz.
Ezaguera pertsonalik ez dudan aldi oro, gertakariei
buruzko berrien iturria azaldu dut.
Norbaitek iradoki ahal izan didan, lan hau agindu
didaten abokatuak barne, inongo osagairik ez dut sartu
agiri honetan, gaiari buruz nire iritzi propio eta
independentea sortu gabe.
Nire ikuspuntuaren arabera, zentzuzko iritzi sorta
bat egon den aldi oro, sorta horren zabaltasuna aipatu
dut agiri honetan.
Agiri honen sinaduraren unean, erabatekoa eta zehatza
dela uste dut. Lana agindu didaten pertsonei jakinaraziko
diet, edozein arrazoirengatik, geroago agiriak zuzenketa
edo salbuespenen bat behar duela irizten badiot.
Agiri honek zinpean eman beharreko adierazpen batzuk
eduki ahal ditzakeela ulertzen dut, bere egiatasuna
zin egin aurretik egin beharreko zuzenketak edo salbuespenak
egin ahal eta gero.
Ez naiz kontziente inongo motako interesen gatazkari
buruz, agiri honetan ezagutarazi ditudanak izan ezean.
Adeitasunez aurkeztua
[Eskuz
idatzitako sinadura irakurtezina]