| |
Pablo
Ibarren Eskutitzak
Eskatu diogu Pablori gutxi gora-behera hilabetean
behin gutun bat bidaltzeko web orrialde honetan argitaratzeko
asmoz. Eskutitz irekiak dira eta beraz libreki erreproduzitu
daitezke.
Pablo
Ibarren gutunak, 2009ko irailaren 28an jasotakoak:
PABLO IBARREN GUTUN ZABALA NON AZALTZEN DUEN NOLA
SENTITZEN ZEN MARTXOKO "PROBATORI AUDIENTZIA"
ETA GERO, NON EPAIKETA BERRI BAT ESKATU EGITEN ZEN,
HERIOTZ ZIGORRERA KONDENATUA IZAN ZEN AURREKO APEIKETAN,
BERE KONSTITUZIO ZUZENBIDEAK ERRESPETATU EZ ZIRELA
ULERTZEN DELAKO
|
Lagun
Agurgarriak,
Zuen
laguntzarik gabe, ez dut sinesten ni ezta nire
familiak ezin izando genuela egun miragarri
horretan, auzitegian, sentitu genuena experimentatu.
Eragingarri handi bat izan zen ikustea azkenik
nola nire apelazioa aurrera jarraitzen zuela.
Baina gazki sentituko ninduke ez banuen esaten
oso geldiezin eta kezkatua nengoela guztia ondo
ateratzea nahi nuelako Eta egia esanda, dena
oso ondo atera zela uzte dut. Heriotz korredorean
jadanik urte asko daramat. Preso askorekin mintzatu
naiz hemen eta liburutegi juridikora askotan
joan egin naiz kasuak aztertzeko. Orain arte
ez naiz inoiz gurutzatu kasu batekin non abokatu
defentsari batek lekukotasuna eman duzena nire
ofizioko abokatu zaharra egin zuen moduan.Eta
Floridazo Estatuak ez du inor deitzen abokatuak
emandako lekukotasuna gesurtatzeko!
Gero
identifikazioetan aditu bat ekarri genuen eta
berak testigantza eman zuen. Bere experimentatu
iritziz "ni eta bideoan agertzen zen gizona
ez ginela pertsona berbera" uste zuela
esan zuen. Eta Floridazo Estatuak ez du inor
deitze, berriro, emandako lekukotasuna gesurtatzeko,
sinesgaitza!
Guztiei
eskertu behar zaituztet noizbaiten lagundu izan
eta laguntzen jarraizen duzuelako. Waxman Jauna
eta bere abokatuei gabe ez dudalako sinesten
hau posiblea izando zela. Oso baikorra sentitzen
naiz eta benetako eta kalitatezko defentza bat
izatea eragin duten guztiekin bereziki ezkeretsua.
Honegaitik, nire posibilatateak hobetu egin
dira eta nire bizitza salbatzeko eta errugabetasuna
frogatzeko lan asko egiten ari direta pentsatzen
dut.
Azkenik,
sinetsi eginten dut benetako aukera bat dudala
epaiketa berri bat lortu dezakedala, nire errugabetasuna
frogatzeko, kalitatzeko abokatu batekin, eta
etxera bueltatzeko nire emazte eta familia miragarriekin.
Eskertu behar zaituztet leku bakarti eta ilun
honetan eman didazuen esperantsagatik. . Lanean
jarraitu dezagun epaiketa berri hau lortzeko
eta nire bizia salbatzeko. Bihotz bihotzez ezkerrak
eman nahi dizuet emandako sostengu ekonomikoagatik,
hain defentsa onarekin kontatzea eragin duelako.
Nire
errespetu eta eskertasun guztiarekin,
Agurrak
Pablo
|
PABLO IBARREN
GUTUN ZABALA, NON KOMENTATU EGITEN DUEN ZE SENTSAZIO
IZAN DITUEN, TESTIGU BATEK EMANDAKO AITORPENAZ, BERTAN
AZALTZEN DELAKO TESTIGUAK BAIEZTATZEN DUELAKO HILKETAREN
ARDURADUNA ZEIN DEN ESAGUTZEN DUELA.
|
Lagun
Agurgarriak,
Ni
naiz berriro. Saihatu egingo naiz azaltzen nola
sentitzen anisen agertu diren froga berriagaitik.
Lehen, ardura izaten saihatu egingo naiz nire
esperantzak hegan egiten ez uzteko, inoiz ez
dakigulako zelan atera daitezkelako gauza hauek.
Baina, esan behar dizuet ere, nire abokatuak
lekukoak beste pertsona bat identifikatu zuela
esan zidanean, eta honek egindakoa konfesatu
egin ziola, aulkitik ia erori nintzen. Nik nire
abokatuak esaten nien. Denbora asko neraman
negar egin gabe, baina momento hortan ezin izan
nuen saihetsi malkoak begietatik atera izana.
Zain egon naiz, pentzatzen, amesten, horrelako
berri batekin azkenengo 15 urteotan. Azkenik
errealitatea gauzatu egin da! Norbait dago hortikan
esaten dutela bideo-aren agertzen de pertsona,
berak esagutzen guen gizon bat dela. Norbaitek
nire erruduntasuna zalantzan jartzen du. Norbaitek
esaten du beste pertsona bat dagoela hortikan
aitortu egin zuela hura izan zela egin zuena
Benetan,nik
ez diot ezta nire etsai okerrenari horrelako
zigorra desiratzen. Zaila da azaltzea nola sentitzen
naizen barrutikan, pozaz esplotatu nahi dudalako,
soilik. Pozez jauzika egin nahi dut. Baina ikasi
egin dut ere, leku honetan, egoera honetan,
zure gauzak barrutikan zuretzako gorde behar
dituzula eta naiz eta beti egoera okerrean jarri,
esperantzak ez galtzea garrantzitsuena dela.
Ez baldin baduzu horrelakorik egiten, beherakada
oso gogorra izango delako. Oraintxe bertan sentitzen
dudan esperantza eta poza guztiarekin, etengabe
baikorra mantendu behar naiz eta otoitz egin
behar dut hoberena gertatu dadin. .
Hala
ere, sinesten dut proba berri hauek dezente
indartzen direla gure kasua. Gogo asko dut judizio
berri bat gertatu dadin nire errugabetasuna
frogatzea. Azkenik zerbai onarekin topatu naiz.
Nire kasua oso gogorra da. Konfidantza geihagorekin
sentitzen naiz, kasu hau haurrera eraman ahal
izango dugula pentsatzen dudalako, horregaitik
otoitzen jarraituko dut eta jarrera baikorra
mantenduko dut. Nire sentimenduak mundu guztiarekin
erdibanatu egin nahi nituen soilik.
Agurrak
Pablo.
|
PABLO
IBAR-REN AURREKO BESTELAKO GUTUNAK:
| PABLO
IBARREN MEZUA BERE AITAREN BITARTEZ "PABLO
IBAR" HERIOTZ ZIGORRAREN KONTRAKO ELKARTEARI
HELARAZIA
2008ko
urria
Candido
Ibar, Pabloren aita, heriotz korridorean bere
semeari egindako azken bisitaren ondoren gurekin
harremanetan jarri da. Pablo biziki kementsu
dagoela eta bere defentsa bermatu duen diru
laguntza eman dioten erakunde zein norbanakoei
bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkiela
adierazi digu. Jasotako diru laguntza horri
esker, besteak beste, nazioarteko ospea duen
aurpegi-azterkari baten zerbitzuak ordaintzeko
aukera izan du. Aditu honen txostenak epaiketan
erabilitako froga nagusiaz honako hau ziurtatzen
du: segurtasun bideo batetik ateratako argazkian
azaldutako aurpegiaren bost puntu kardinalak
ez dutela Pabloren aurpegiarekin bat egiten
.
Bestalde, Pablok asko eskertzen ditu gutunak
bidaltzen dizkioten pertsona orori, kartzelaren
harresietatik haratago bizitza dagoela oroitarazten
bait diote gutun horiek.
AURREKARIAK
Egin
ez zuen hilketa hirukoitz batengatik heriotz
zigorra ezarri zioten Pablo Ibarri. Bere ofiziozko
abokatua ez zen, Pabloren errugabetasuna egiaztatzen
zuten froga eztabaidaezinak aurkezteko gai izan.
Berari egotzitako erailketa hirukoitza burutu
zuten bi gizonezkoek etxe guztia arakatu zuten
zerbaiten bila, behin erailketak burutu ondoren.
Pablorekin bat ez datozen hatz marka anitz utzi
zituzten. Kalitate gutxiko zaintze kamara batek
Pablori eta Seth Peñalver izeneko beste
pertsona bati leporatzen dioten eta bi gizonezkoek
burutu zuten hilketa hirukoitza grabatu zuen.
Bideo horretan, etxea arakatu zuen lagunetako
batek aurpegia estaltzeko erabilitako jertsea
kendu eta kopetako izerdia lehortu ondoren lurrera
botatzen duela ikusten da. Momentu horretan
egin zen argazkian oinarritzen da Pabloren heriotz
zigorra. Jertse horretatik hartutako ADNa ere
ez da Pablorena. Datu hauekin batera, aurpegi-azterkariaren
txostenak eta prozeduran izandako irregulartasunek
-Pabloren eskubide konstituzionalen urraketa
larria suposatu zutenak- Pablo heriotz zigorrera
kondenatu zuen epaiketa baliogabetzeko eskaera
oinarritzen dute. Apelazio bista urte honen
hasierarako edo 2009.urtearen hasierarako aurreikusten
da.
|
PABLOREN
BIGARREN ESKUTITZA
2008-ko ekainaren 4-a |
Gaur, heriotz
korridoreko gela txiki honetan esertzen naizen bitartean,
ezin dut saihestu goibel sentitzea eta neure buruari
zer nolako bizitza izan ahalko nukeen galdetzea.
Astean ia
168 ordu igarotzen ditut kaiola txiki honetan, nire
buruarekin bakarrik, iragan den bizitzan, orainean eta
etorkizunean pentsatzeko denbora asko dudalarik. Bada
jendea kaiola hauetan 30 urtez bizi dena, heriotzaren
zain edo ez erailtzeko beste aukera baten itxaropenarekin.
Baina gizarte zibilizatua deitzen gara. Aske den jende
asko jaio ez diren haurrengatik edo galdutako animaliengatik
arduratzen dira baina ez dute arazorik pertsona bat
hiltzeko, horrek erailketa bat egin ahal izan duelako.
Baina ez al da ere erailketa norbait hiltzea eta ez
hiltzearen aldeko norberaren lege propioak apurtzea?
Noiz bukatuko da hau? Noiz etengo du gizarteak gizateriaren
aurkako eta bere kideen, gizakien aurkako krimen zuzengabe
hau? Noiz jarraituko dituzte legeek eta gobernuko funtzionarioek
beraien lege propioak eta bizitza preziatua den zerbait
bezala hartu, norbaitek zer egin ahal izan duen ala
ez inporta gabe?
Sinistu al
dezakezu EEBB-etan gizakiak pozoiaz hiltzen uzten dituztenean
baina, era berean, pozoi hori legez kontrakoa denean
animaliei eutanasia eragiteko? Nola egin diezaiokegu
hau gure herriari eta giza arrazari eta gizarte aske
edo bizitzaren aldeko bezala agertu? Pertsona batzuk
gizakiaren aurkako krimen izugarriak egin dituztela
ulertzen dut. Baina gobernu eta pertsona bezala, ez
al gara krimen horiek egin dituztenak baino hobeak?
Nahiko nuke hobeak garela sinistea. Alabaina, oraintxe
bertan nagoen egoera honetan, jendearen txarrena besterik
ez dut ikusten...
Nire egoera
berdintsuan dagoen jendearekin alderatuz, zorioneko
sentitzen naiz, nire errugabetasunak hiltzeko makina
izugarri honetatik libratuko nauela sinisten bait dut,
orain dela 30 urtetatik kaiola batetan giltzaperatuta
norberaren heriotzari itxaroten egonik edonork senti
al duen larritasunaz gain. Nik, gutxienez, baldintzarik
gabeko maitasuna eta babesa agertzen didaten emazte
miresgarria eta familia bat ditut. Nahiago nuke nire
egoera berdinean den edonork nik sentitzen dudan maitasuna
eta babesa izatea. Ez dut nire familiaren babesa bakarrik;
baita bere herritar baten bizitza salbatu nahian dabilen
estatu oso baten babesa ere. Espainiako pertsona askok
idazten naute eta beraien elkartasuna adierazten eta
niregan eta nire errugabetasunean sinizten dute. Nire
bihotzaren sakon-sakonetik eskertzen dizuet; ez dakit
nolakoa izango litzatekeen nire bizitza oraintxe bertan
toki ilun eta izugarri honetan. Zuzentasuna eta askatasuna
ospatu ahal izango ditudan eguna helduko dela badakit,
biktima bat naizelako eta nire familia ere biktima bat
delako.
Arrazoi horregatik
edozein laguntza, edozein babes eskatzen dut. Nire errugabetasuna
frogatzen eta zuzenbidearen aurkakoa den hiltzeko makina
honetatik nire bizitza askatzen lagun diezadazue, mesedez.
Elkarrekin nire errugabetasuna frogatu dezakegula uste
dut eta horrela nire bizitzari ateak zabaldu.
Berriro uzten
zaituztet, nire maitasun eta esker on guztiarekin. Nire
iritziak, ikuspuntuak eta toki bakarti, ilun eta izugarri
honetan egunero bizitzearen eskarmentua partekatzeko
gogotsu nago. Alabaina, gure arteko batzuen gupida eta
errukiak egunak hemen eramangarriagoak egiten ditu,
ordu batzuetarako edo egun bat edo birako besterik ez
badira ere. Jainkoari egunero otoitz egiten diot hain
zorioneko ez diren horien alde, beti ahalegintzen bait
naiz nire buruari esaten: txarragoa izan zitekeen. Eusko
Jaurlaritzari eta Espainiar Gobernuari pertsonalki eskertu
nahi dizkiet nire bizitza salbatzeko egindako ahaleginak
eta emandako babesa. Jainkoak bedeinkatu zaitzatela.
Bene-benetan
Pablo.
PABLOREN
LEHEN ESKUTITZA
2008-ko maiatzaren 20-a
Nire lagunentzako
eta gizateriaren aurka eta nire kontra burutzen ari
diren zuzengabekeriaren aurkako borrokan elkartasuna
adierazten didaten jendearendako agur bat.
Zoritxarrez,
oraindik ere egin ez nuen krimen batengatik heriotzaren
korridorean aurkitzen naiz. Berri batzuk ditut nire
aldeko jakin-nahia adierazten duzuenoi emateko. Krudela
eta gupidagabea den heriotzaren makina hau indargabetzeko
gure borroka honetan atzerapauso bat izan genuen. EEBB-tako
Auzitegi Gorenak injekzio hilgarriari buruzko apelazioa
ukatu zuen. Egunen batetan hiltzeko makina izugarri
hau deuseztatua izango da betirako.
Zigor-arloko
sisteman heriotz zigorrak ez du lekurik, akatsak sisteman
bertan daudelako, maila guztietan. Gauza bat gizaseme
edo emakume bat kartzelara bidaltzea da baina beste
bat ordezkatu ezinezko bizitza batekin bukatzea, akats
bat gertatzearen posibilitatea dagoelako. Ondorioz,
giza akatsik eman ez eta legeak perfektuak izan arte
ez dugu inori bizitza kentzeko eskubiderik. Delitu bategatik
salatutako pertsona orok zuzenbidezko prozesu bat izateko
eskubidea du.
Alabaina,
prozesuko fase bakoitzean eman daitezke akatsak. Akatsa
akatsaren ostean, akatsak ematea posible delaren ezaguerarekin
eta egiatan ematen dira. Ez al da arriskutsua pertsona
bat legalki hiltzea, akats bat egin ahal izanaren aukera
dagoenean? Gainera, gaizkile batek beste bat hiltzea
gaizki badago, zer gertatzen da AEB-etako sistema legalarekin,
lepoa eman eta berdina egiten duenean, denok dakigunean
akatsak ematen direla eta emango direla. Bereziki jokoan
dagoena ¡bizitza! denean.
Azken urteetan,
DNA-ren frogak bezalako aurkikuntza zientifikoek pertsona
errugabeek heriotzaren korridorean 20 urte edo gehiago
eman dituztela agerian jarri dute. Datu hauek gizon
eta emakume errugabeak hilak izan direlaren ukaezinezko
gertaera indartu besterik ez dute egiten. Behin gertatu
bada, behin bakarrik, berriro gerta litekeela esan nahi
du. Arrisku hauek ezin dira alde batera utzi. Asmo txarreko
epaiketak, identifikazio desegokiak, gezurrezko zina
eginez emandako testigantzak, bortxapean egindako aitorpen
faltsuak, froga zientifiko okerrak eta abokatutzaren
akatsak, egin ez duen krimen batengatik norbait zigortzeko
aukera ematen dute. Horrela, eragile guzti hauekin norbait
hiltzea sistema legalaren izugarrizko zuzengabekeria
bat da.
Jainkoak
nahi badu, gobernu honek bere akatsak onartu eta heriotzaren
makina hau bertan behera utziko duen eguna helduko da.
Hurrengo arte, bakea eta maitasuna. Nire borrokak zuen
laguntzarekin, zuen babesarekin jarraituko du. Badakit
uste oker honetatik eta hiltzeko makina honetatik bizirik
irtengo dudala.
Jainkoak
bedeinka zaitzatela.
Pablo.
|