| |
Gure helburua kasua berriz irekitzea eta bere errugabetasuna
frogatuko duen epaiketa justu bat egitea da. Horrek lenengo
eta behin, apelazioa eskatzea errekeritzen du; irabaziz
gero, epaiketa berriz egingo litzateke. Hau lortzea AEB-etan
diru asko kostatzen da (180 milloi peseta baino gehiago
zenbatetsi dira). Horregatik, Pabloren defentsa ordaindu
ahal izateko dirua biltzeko kanpaina bat hasi dugu.
Hainbat modutara lagun diezagukezu:
1.- Kasua
ezagutzera eman:
- Web orrialde hau zure ezagunei bidaliz.
- Pablorentzat oso lagungarria da eskutitzak jasotzea.
Horrela lortzen du espetxetik kanpokoekin
harremanetan jarraitzea. Hartzen dituen eskutitz guztiak
erantzuten ditu, baina pilatzen badira,
denbora pixka bat behar du.
Hona hemen bere helbidea:
Pablo Ibar L 31274
Union Correctional Institution
7819 NW 228th St.
Raiford, Fl. 32026 - 4460
USA
2.- 2. Gurekin harremanetan jarriz:
Mezu bat bidali diezaguzu
- Zure elkartasuna erakutsiz, bai Pablori eta bai "Pablo
Ibar" Heriotz Zigorraren aurkako Elkarteari
(babes morala ere oso garrantzitsua da).
- Gure helburua lortzeko egin ditzakegun gauzei buruz
bururatzen zaizkizun ideiak emanez.
- Edozein zalantza edo jakinmina duzun gaiei buruz galdetuz.
- Zure aisialdiko zati bat Pablori laguntzen pasa nahi
baduzu, egiten ditugun ekintzetan parte hartu
dezakezu. Gainera, "laguntza taldeak" ere sortu
ditzakegu eskualde geografiko berdineko hainbat
pertsona elkartuz gero.
3.- 3. Ondorengo kontuetan diru kopuru bat sartuz,
nahiz eta txikia izan:
|
Kontu
hauek "Pablo Ibar" Heriotz Zigorraren
aurkako Elkartearen izenean daude:
- BBVA: 0182-5700-32-0208505574
- Caja Laboral Popular: 3035-0148-19-1481022103
Beste kontu hau Cándido Ibar Aspiazu, Pabloren
aitaren izenean dago:
- Kutxa Gipuzkoa: 2101-0174-17-01232920888
|
|