
|
| |
|
"Pablo
Ibar" Heriotz Zigorraren aurkako Elkartea
Broward Countyko Auzitegian izandako Audientzia
Frogagarriari buruzko dokumentazio guztia
|
|
Edozein argibidetarako, ondorengo posta
elektroniko hau daukazue:
|
|
Komunikabideen
eskuragarri ondorengo baliabideak jartzen ditugu:
|
|
|
PABLO
IBARREN AUDIENTZIA FROGALDIA 2009ko MARTXOAN IZAN
LITEKE
Pasa den
abenduaren 15ean, Floridako Broward Konderriko Zirkuitu
Auzitegiko Jeffrey R. Levinson Epaileak, Pablo Ibarren
kasuari buruzko agindu bat igorri zuen. Agindu
honek, prentsa komunikatuaren erdarazko kopia
bat eransten dugu, epaileak Pablo Ibarren defentsak
aurkeztutako Kondenondo Berrikusketa Mozioaren aurretiazko
erabakia barne hartzen du.
Zigor-ondoko
Berraztertze Mozioan, Pablo Ibarren defentsak zenbait
froga aurkeztu zituen
Ondoko
froga hauek 2009ko martxoaren erdialdean antolatuko
den Audientzia frogagarrian aztertuak izan ditezen
onartuak izan dira:
 |
DNA
analisi txostena: txosten honetan argi azaltzen
da hiltzailearen elastikoaren DNAk ez duela Pablo
Ibarrenarekin bat egiten, ezta biktimen DNArekin.
Pablo Ibarren aurkako kargu froga nagusia izan
zen bideoan, argi ikusten da nola hiltzaileetariko
batek aurpegia estaltzearren buruan daraman elastikoa
kendu, izerdia garbitu eta lurrera botatzen duen.
Memento horretatik hartutako fotograma bat, ukitua
izan dena gainera, Pablo Ibarren aurkako kargu
froga nagusiena da. |
 |
Miramargo
Polizia Sailak egindako txostena, erasotzaileak
hilketaren eskenatokira eraman zituen gidariari
buruzko informazio berriaren gainean. Froga hau
ez zen defentsaren esku jarri Pablo heriotza zigorrera
kondenantua izan zen epaiketan. |
 |
Argazki
lausoaren bestelako interpretazioak badirela azaltzen
duten pistak erabili zituen
Poliziak, bainan ez ziren Pablo Ibarren defentsaren
esku utzi |
Ondoko
froga hauek EZ dira onartuak izan 2009ko martxoaren
erdialdean antolatuko den Audientzia frogagarrian:
 |
Clifford
Mugnier ingeniariaren zinpeko-aitortza. Defentsak
kontratatu zuen Pablo Ibar heriotza-zigorrera
kondenatua izan zen epaiketan. Ofiziozko abokatuari
emandako txosten batean,Pablo Ibar hilketa burutu
zuen pertsona baino 5 zentimetro altuagoa dela
zehaztu zuen. Pablo Ibarren kontrako kargu-froga
nagusiena hiltzailearen argazkia da. |
 |
Stephen
Kiraly "Riley, Kiraly Investigations"
ikerketa-bulegoko zuzendariaren zinpeko-aitortza.
Estatu Batuetako eta mundu osoko enpresetako abokatuen
kasuak ikertzen eta prestatzen laguntzen du bulego
honek. Pablo Ibarren oraingo abokatuak hala eskatuta,
Pablo Ibar heriotza-zigorrera kondenatua izan
zen moduko kasuetan behar bezalako ikerketak nola
eraman behar diren azaltzen du. Era berean, egindako
ikerketa gaur egun argitzen ahal dezaketen hautatze-lanen
jarraipena egiten du. |
 |
Ronald
Fisher Floridako Nazioarteko Unibertsitateko psikologia
irakaslearen zinpeko-aitortza. Unibertsitate
horretan Lege Psikologikoa Programaren koordinatzailea
den irakasle hau Pablo Ibarren gaurko abokatuak
kontaktatu du identifikazio prozeduran izandako
gertakariak azter ditzan, hilketen goizean, biktimaren
etxetik atera zen pertsona Pablo Ibar zela adierazi
zuen Gary Fox lekukoaren identifikazioaren fidagarritasuna
neurtzeko, eta Ronald Fisher bera edota antzeko
esperientzia duen beste batek abokatua laguntzerik
ba ote zuen Foyrek egindako identifikazioren inguruko
gaiak auzian argitzen. |
|
|
|
|