• 1.300.000€ HELBURUA 57.25%

Dokumentazioa

 

Espaniar-gobernuko diru-laguntzak heriotz-zigorreko kasuetan

B.O.E.

Broward Countyko Epaitegiaren aurrean aurkeztutako apelazioari buruzko agiriak

Floridako Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztutako apelazioak huts egin ondoren, Pablo Ibarrek eta bere familiak Benjamin Waxman abokatuaren zerbitzuak kontratatu zituzten. Heriotza-zigorra hasiera batean ezarri zuen auzitegiaren beraren aurrean apelatzea erabaki zen, Pabloren konstituzio-eskubideen urraketa nabarmenean oinarrituta. 2008ko otsailean aurkeztu zen apelazioa eta urte bereko abenduan, apelazioan aurkeztutako argudioak tramitera onartzeko agindua eman zuen Levinson epaileak. Eskuragarri jatorrizko agindua ingelesez, eta horren euskarazko itzulpena.

Kasuari dagokion dokumentazioa:

2000-ko apirilaren 17-an Pablo Ibarren aurkako hirugarren epaiketa hasi zen; ekainaren 14-an epaimahaiak erruduntzat jo zuen. 2000-ko uztailaren 24-an zigorra zehazteko aldia hasi eta heriotz zigorraren ezarpenarekin bukatu zen.

Joaquín José Martinez-en abokatuak, Peter Raben-ek, bere gain hartzen du Floridako Auzitegi Gorenaren aurrean ezarri beharreko apelazioa.

Aipatutako auzitegian jarritako apelazioaren testu osoa.

2006-ko irailaren 7-an, Floridako Auzitegi Gorenak Pabloren apelazioa ukatzen du, Seth Peñalver-en apelazioa onartu zuen arren; Seth, Pablorekin batera erailketa hirukoitzean parte hartu izanagatik salatua eta heriotzara zigortua izan zen.

Auzitegiko ukapenaren jakinarazpenaren testu osoa.

Auzitegiko ukapen epaiaren testu osoa.

Eusko Legebiltzarrak kasuaren inguruan egindako ahaleginei buruzko dokumentazioa:

2006-ko maiatzaren 5-a: Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren Erabakia batetik Pablo Ibarri elkartasuna adieraziz eta bestetik bere familiari laguntza juridiko egokia izateko eskubidea bermatuko duen helegite berri bat jarri ahal izan dezan erakundearen babesa agertuz. 2006-ko maiatzaren 12-an Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratua.

2006-ko urriaren 27-a: Ganbera-buruak irakurritako Adierazpen Instituzionala, Eusko Legebiltzarreko Bileren Egunerokoan argitaratua, 105. orrialdean.
2006-ko azaroaren 10-a: Pablo Ibarri elkartasuna adieraziz Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren erabakia. (Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofiziala, 11375 orrialdea), erraz sartuz bertan dagoen pdf honetako laugarren orriko aurkibidean klik eginez.

2006-ko azaroaren 17-a: Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak Pablo Ibarren lege aholkularitza bermatzeko eman beharreko laguntza berezi bati buruz aurkeztutako Ez-legezko Proposamen bat izapidetzeko onartzen da. Izapidetzeko onartzea data horretako Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialeko 1163 orrialdean dago.

2006-ko abenduaren 4-a: Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak Pablo Ibarren lege aholkularitza bermatzeko eman beharreko laguntza berezi bati buruz aurkeztutako Ez-legezko Proposamena eta horri gehitutako zuzenketaren eztabaida eta behin betiko ebazpena Giza Eskubide eta Herritar Eskaeren Batzordearen aurrean. Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak Ez-legezko Proposamen hori erretiratu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gainontzeko legebiltzar taldeek aurkeztutako zuzenketa jakitean, non 100.000 euro ematen diren atzerrian heriotzara zigortuak dauden euskaldunen defentsarako. Eztabaida honen transkripzioa 2006-ko azaroaren 4-ko Giza Eskubide eta Herritar Eskaeren Batzordearen Batzordeen Egunerokoan, 11. orrialdean irakurri daiteke. Ez-legezko Proposamenaren atzera-egitea 2006-ko abenduaren 22-ko Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean dokumentatuta dago, 12525 orrialdean, hemen eskuragarri.

2006-ko abenduaren 12-aEusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialeko 12068 orrialdean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei Euskal Nazionalistak, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua Berdeak legebiltzar taldeek, Pablo Ibarren lege aholkularitza bermatzeko eman beharreko laguntza berezi baten gainean aurkeztutako zuzenketaren argitalpena. Aipatutako 2007-rako Euskal Autonomia Erkidegorako Aurrekontu orokorrak 2006-ko abenduaren 28-an izan ziren onartuak.

Gorte Nagusiak Pabloren kasuaren inguruan egindako ahaleginei buruzko dokumentazioa:

2006-ko maiatzaren 9-a: Diputatuen kongresuko Justizia Batzordearen aurrean EAJ-PNV legebiltzar taldearen Ez-legezko Proposamenaren aurkezpena, hiltzera zigortuak edo heriotz zigorra duten delituetan salatuak dauden espainiar herritarrei estatuak zer nolako arreta eskaintzen dien gainean.

Ez-legezko Proposamenaren testu osoa Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen aurrean aurkeztu zen modu berdinean, eta baita zioen azalpena ere, data horretako Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean daude, 4. orrialdean. Aldizkari hori, pdf formatuan.

2006-ko azaroaren 21-a: Justizia Batzordean izapideak egin ondoren, Ez-legezko Proposamen hori Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkuran onartzen da. Eztabaidaren transkripzio osoa data horretako Bileren Egunerokoan dago, hemen eskuragarri. Eztabaida 10863. orrian aurki daiteke, bertan erraz sartzen delarik pdf honetako bigarren orriko aurkibidean klik eginez. Bozketaren emaitza ondorengoa izan zen: Emandako botoak: 309. Aldeko botoak: 307. Aurkako botoak: 2. Beraz, Ez-legezko Proposamena ia guztien adostasunarekin onartua gelditu zen.

Ez-legezko Proposamenaren testu osoa, onartua izan zen bezala, Gorteetako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2006-ko azaroaren 30-an, 7. orrialdean.

EspinosPaBLOiBAR

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR