• 1.300.000€ HELBURUA 57.25%

Pablo Ibarri gertatutakoa

CASOx1024_72%

1994-ko ekainaren bukaeran, Florida estatuko (AEB) Mirarmar herrialdeko etxe batean polizia sartu eta etxearen eta baita gaueko areto baten jabea zen Casimir Sucharski eta Sharon Anderson eta Marie Rodgers, bere bi dantzarien hilotzak aurkitu zituzten. Egindako ikerketak 1994-ko abuztuaren 25-ean Seth Peñalver eta Pablo Ibarren aurka ezarritako salaketa ondorioztatu zuen.

Bi salatuen aurkako lehen epaiketa Fort Lauderdale-n, Floridan, izan zen 1997-ko maiatzaren 5-ean eta 1998ko urtarrilaren 25-ean baliogabetu zuten epaimahaia epaiaren inguruan ados jarri ez izanagatik.

1999-ko urtarrilaren 11-an epaiketa berri bati eman zitzaion hasiera. Epaimahaia hautatzeko garaian, Pablo Ibarri esleitutako ofiziozko abokatua atxilotua izan zen haurdun zegoen emakume bat kolpatzeagatik, familiako indarkeriaren gertakari bat bezala hartua izan zena. Pablo Ibarrek abokatua kargutik kentzeko mozio bat aurkeztu zuen, auzitegiak ukatu ziona eta beste bat epaiketaren atzerapena eskatuz; azken hori auzitegiak aprobatu zuen. Seth Peñalver-en aurkako epaiketak aurrera egin zuen eta hiltzera zigortu zuten.

2000-ko apirilaren 17-an Pablo Ibarren aurkako hirugarren epaiketa hasi zen; ekainaren 14-an epaimahaiak erruduntzat jo zuen. 2000-ko uztailaren 24-an zigorra zehazteko aldia hasi eta heriotz zigorraren ezarpenarekin bukatu zen.

Egun hoietan Peter Raben abokatuak zera lortzen du: Joaquín José Martinez, Floridan hiltzera zigortua dagoen beste espainiar herritar baten gertaerak denok ezagutzen dugun amaiera zoriontsua izatea. Ibar familiak bere zerbitzuak bereganatu eta Pabloren abokatu defendatzaile bezala kontratatzen du.

Peter Raben-en eskutik, Pablo Ibarrek Floridako Auzitegi Gorenean apelazio bat aurkezten du non Pablori epaiketa justu bat izateko eskubidea ukatu zitzaiola argudiatzen duen, zigortu zuen epaitegiak fundamentu gutxiko froga zirkunstantzialetan oinarrituz hartutako erabaki okerrek prozeduraren fidagarritasuna hondatu zutelako. Apelazioan heriotz zigorraren ezarpena kasu honetan konstituzioaren aurkako jotzen du. Baita apelazioan 112  kasuren aurrekariak aipatzen dira non lehen aipatu bezalako prozeduraren irregulartasunak Floridako Auzitegi Gorenaren partetik epaiketa baliogabetzat jotzeko erabakia suposatu zuten eta epaiketa berri bat burutzeko agindua.

Pabloren helegitearen gainean azaldu aurretik, Floridako Auzitegi Gorenak Seth Peñalver-en kasuan epaiketa berri bat hasteko erabakitzen du, bere abokatuak aurkezturiko antzeko apelazio baten ondorioz. Honek baikortasuna sorrarazten du bai Pablorengan, bai bere familian eta baita Pablok epaiketa justu bat izatearen alde agertu garenon artean ere.

Hala ere, pasa den 2006-ko irailaren 7-an, Floridako Auzitegi Gorenak ukatu egin zion Pablori epaiketa berri bat hasteko egindako eskaera.

Erabaki honek Pablo Ibarrek bere defentsarako estrategia hausnartu beharra eragiten du. Orain Pablok heriotz zigorra ezarri zion jatorrizko epaitegira itzuli behar du eta Florida estatuko 3851 arauaren arabera mozio bat proposatu momentu hartan izan zuen ofiziozko abokatuak eginiko defentsa zein desegokia izan zen azalduz.

2009-ko martxoaren 16-an, Floridako (Estatu Batuak) Broward Countyko auzitegian audientzia frogagarria burutu zen Pablo Ibarren defentsak aurkezturiko mozio bat aztertzeko. Bertan, hiltzera zigortua izan zen epaiketan Pabloren eskubide konstituzionalak ez zirela errespetatu argudiatzen da, berez ez baitzuen behar bezalako abokatu-laguntza izan eta bere kontrako kargu-froga nagusiena –kalitate gutxiko bideo batetik harturiko argazki lauso bat, ez delako nahikoa pertsona bat heriotza-zigorrera kondenatzeko, are gutxiago hilketa gauzatu zen lekuan aurkituriko hatz markak eta ADNa akusatuenarekin bat ez datozela ikusita.

Audientzia frogagarriaren aurreko egunetan, Pablo Ibarren senideak eta Benjamin Waxman bere abokatu berriak Floridako hispanoen artean audientzia zabala duen Maria Elvira Live telebista saioan parte hartu zuten. Bertan, Pabloren auzia azaldu zuten, baita audientzia frogagarriari buruz dituzten itxaropenak ere. Handik egun gutxira, Pablo Ibarri leporatzen zaion hilketa hirukoitzaren egiazko arduraduna ezagutzen duen pertsona bat –Juan Gispert- agertu zen telebista saio horretan bertan. Lekuko horren arabera, ustezko hiltzaileak berak aitortu omen zion xehetasun guztiekin. Testigantza hau Pablo Ibarren defentsaren mozio berri baten oinarria izan da, non hilketa-lekuan aurkituriko hatz-markak eta ADN arrastoak ustezko hiltzaile horrekin parekatuak izan daitezen eskatzen den.

Juan Gispert-ek ziurtatzen du William Ortiz, 37 urte, -Puerto Ricokoa jatorriz eta Floridan, Columbiako espetxean Pablo Ibar hiltzera zigortu zuten hilketa hirukoitzarekin erlaziorik ez duen delitu zerrenda luze bategatik zigorra betetzen ari den morroia dela 1994-ko ekainean Casimir Sucharsky, Sharon Anderson eta Marie Rogers-i tiro egin ziena.

Mozioa aztertu ondoren, Broward Countyko auzitegiko epaileak parekatze horiek egitea onartu eta kontrako jarrera zuen Floridako Estatua behartu zuen Pablo Ibarren defentsa lagun zezan parekatze lan horiek ahal bezain azkar egin daitezen.

Prozesu oso luze bat hasten da non lehenik Ortiz-en hatz markak hilketa-lekuan baturiko aztarna askorekin parekatzen diren. Parekatze honek ezezkoa ematen du. Hala eta guztiz ere, Ibar-en defentsa ADN frogak egin daitezen tematzen da. Honen arrazoia fiskaltza beti ekin eta ekin aritu izan dela hilketa-lekuan harturiko hatz markak Ibar-en hatz markekin bat ez etorri izana –beti ere fiskaltzaren arabera- bideoan hiltzaileek eskularruak eraman zituztela ikusten delako dela; oso eztabaidagarria gertatzen dena bideoa ikusi duen edonork froga dezakeen bezala. Argi kontraste gogorrak eta bereizmen oso txarreko irudiak dituen bideoa dela gogoratu behar da non zinez ezinezkoa den hiltzaileek eskularruak zituzten ala ez bezalako zehaztasunak bereiztea edo pertsonen nortasuna zehaztea.

Horrela 2009-ko apirilean prozesu luze bati ekiten zaio, segimendu-batzar ugari izanez, non epaileak ADN-aren parekatze prozesuaren segimendua egiteko aldeak deitzen dituen; denboran luzatu zena fiskaltzak hastapenean oztopoak jarri zituelako parekatzea egin behar zuen laborategiari buruzko eskakizun multzo bat proposatuz. Azkenean, 2010-eko urrian, parekatzeak ezezkoa eman zuen, Pablo Ibar-en defentsak ez zuelarik berri txar gisa hartu, zeren eta hilketa-lekuan hartutako ADN-aren bat ez etortzeak Ortiz hiltzaile bezala baztertzeko nahikoa bada, halaber Ibar baztertzeko ere balio izan beharko luke.

Orduan epaileak kasua aztertzeko denbora eskatzen du eta hilabetero edo bi hilabetero segimendu-batzarrak deitzen ditu, non ondorio batetara oraindik ez dela heldu esaten duen.

2012-ko otsailak 13-an, Broward County-ko Auzitegiko Levenson epaileak azkenik Pablo Ibar-i epaiketa berri bat onartzea ukatuz epaia ematen du. Pablo Ibarrentzat kolpe latza izan arren, emaitza hau ez da hain ustekabekoa, Broward County-ko Auzitegia bait delako hasieran bai Ibar, bai beste salatua –Seth Peñalver- hiltzera zigortu zituena. Dela Estatu Batuetan, dela gainerako mundu osoan auzitegi batek bere epaietako bat atzera botatzea estatistikoki oso zaila da –ezinezkoa ez, baina oso zaila bai-  beste arrazoi batzuen artean erabaki hori kalte-ordain gogorren sorburu bihur daitekeelako.

Berehala Pablo Ibar-en defentsak epaia Floridako Auzitegi Gorenaren aurrean apelatzen du. Gaur egun prozesu honen hastapeneko faseetan aurkitzen gara.

2012-ko abenduaren 22-an azkenik Pablo Ibar-en aferan oso berri ona gertatzen da. Azkenean 2012-ko ekainean Seth Peñalver-en –Ibarrekin batera hilketa hirukoitzagatik hiltzera zigortua izan zen beste salatua-  epaiketaren errepikapena hasia zen. Seth Peñalver Broward County-ko auzitegian hamabi pertsonez osatutako epaimahai batek errugabetzat jo zuen, zeintzuk hamar egunetan deliberamendutan ibili ondoren, bere erruduntasuna ziurtatzeko besteko nahikoa frogarik ez zegoelako ondoriora iritzi ziren. 2006-ko irailean Floridako Auzitegi Gorenak, heriotzara zigortu zuten epaiketa hartan emandako irregulartasun larriak zirela eta, Peñalver-en epaiketaren errepikapenaren irizpena eman zuen. Gogoratu beharra dago Floridako Auzitegi Gorenak, Peñalver-en epaiketaren errepikapena agindu eta aste betera, nahiz eta Ibar-en kasuan irregulartasun berberak izan zirela onartu, bideotik ateratako argazkian oinarrituz honen epaia baieztatu zuela.

Frogarik ez dagoelako emandako Peñalver-en absoluzioak dudarik gabe bere pisua izanen du Ibar-ek Floridako Auzitegi Gorenaren aurrean jarria duen apelazioaren baitan auzitegi honek hartu beharreko hurrengo erabakian.

EspinosPaBLOiBAR

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies