Ronald P. Fisher-en zinpeko aitorpena

 

Ni, Ronald P. Fisher, aitortu eta baieztatzen dut:

1. Floridako Unibertsitate Internazionaleko (FIU, North Miami, Florida) Psikologia irakaslea naiz. Memoria buruzko ikastaro unibertsitarioak eta graduondokoak ematen ditut eta FIU-ko Legezko Psikologia Programado koordinatzailea naiz. Lekuko okularei buruzko ikerketa zabala burutu dut eta hogeitamar artikulu periodistiko baino gehiago, editatutako liburuen hamabost ahapaldi eta liburu bat argitaratu dut. Legal and Criminological Psychology (“Legezko Psikologia eta Kriminologikoa”) argitarapeneko editore bazkidea da (2005etik gaur egun arte) eta Journal of Experimental Psychology Applied (“Psikologia experimental aplikatuko aldizkaria”) argitarapeneko editore laguntzailea (2008tik gaur arte). Baita ere kolaboratu dut editore laguntzaile bezala Memory and Cognition (<<Memoria eta kognizioa>>) aldizkarirako (1984-1997). Ikerkuntza agentzia desberdinentzako prestakuntza programak burutu ditu (adibidez, FBI, Britainia Handiko Poliziarentzat) lekuko okulareen frogak biltzeko metodo eraginkorrei buruz. Justizia Institutu Nazionaleko komitean parte hartu dut, zeina 1999an garatu zuen (gaur egun erabili ahal dena): Lekuko okulareen nabarmentzekoak: betekizun legalen gida (aurrerantzean, JIN izendatua).

2. Benjamin Waxman, Robbins, Tunkey, Ross, Amsel Raben eta Waxman abokatu-langelako abokatuak, Floridako Estatua Pablo Ibarren aurka auzian dokumentu eta froga batzuk aztertu nitzan eskatu zidan, lor nezan prozeduran edozein gertakari aztertzea eta Gary Foy lekukoaren identifikazioa, zeinetan aitortu zuen Ibar zela hilketen goizean biktimaren etxetik atera zen pertsona zela eta ni edo esperientzia duen beste pertsona batek Ibarren abokatua lagundu ahal izan bagenu Foy-rek egindako identifikazio gaiekin.

3. Irakurri ditudan dokumentuen artean eta nire iritzien oinarria agertzen direnetan aurkitzen da: Floridako Auzitegi Gorenaren sententzia Estatua Ibarren aurka auzian; Ibarren apelazioaren hasierako laburpenaren gertakarien aitorpena; informe polizialaren kopia; hilketaren ikerkuntza txostena, 1994ko uztailaren 15eko data duena Gary Foy-ren aitorpenaren grabaketaren zinta; 1994ko uztailaren 21eko data duen taldeko identifikazio-saioaren errejistro txostena; 1996ko urriaren 1eko data duen Gary Foy-ren zinpeko aitorpena; Gary Foy-ren aitormena 2000ko epaiketan egindakoa; hilketako bideobigilantziako zintatik ateratako ekintzailearen argazkia kaputxa gabe; 1994ko uztailaren 21ean Gary Foy joan zen taldeko identifikazio-saioaren argazkien kopiak; 1997ko uztailaren 12an egindako aitorpenaren mozio in liminea; eta Foy lekuko okularraren identifikazioak kentzeko mozio in liminea, 1997ko maiatzaren 9an aurkeztutakoa.

4. Nire ebaluazioaren kasua oinarritzen da psikologiaren oinarrizko printzipioetan zeintzuk sakondu ahal izan diren ikerkuntza enpiriko, zientifikoan, azkenengo berrogei urteetan edo gehiago. Ikerkuntza honen zati handi bat, finantzatuta dago Zientzia Fundazio Nazionalarengatik, Justizia Instituto Nazionalarenagatik (Justizia Departamenduko Ikerkuntza Dibisioa). Ikerkuntza hauek aurrera eramaten dira, tipikoki, laborategi baldintzetan, baina baita ere burutu dira azterketa asko in situ, batzuk hilketa errealeko egoeretan, biktima eta lekuko errealekin. Honelako azterketak in situ eramaten direnean, emaitzak laborategian aurkitutakoak isladatzen ditu. Azterketetan, lekukoek pasarte bat ikusten dute (hilketa erreala edo simulatutakoa) eta eskatzen zaie deskribatu ditzten hilketako zehaztasunak eta baita ere saiatu daitezela ekintzailea identifikatzen argazki serie batean edo taldeko identifikazio-saioan. Manipulazio experimental asko burutzen dira, batzuk arduratzen gaituen kasuaren ezaugarrien antzekoak eta oharrak hartzen dira burutu dituzten oroitzapenen zehaztasunez eta identifikazioaren ingurukoekin. Datu hauek prozedura estadistiko sofistikatuen eta konbentzionalen bidez analizatzen dira zientzia enpirikoen kopuru handi bati (adibidez fisika, kimika eta biología). Azterketa hauei buruzko txostenak aldizkari profesionaletan argitaratzen dira adiskideen berreikusketa sistema zorrotz baten analisi baten ostean.

5. Lekuko okulareen identifikazioaren ikerkuntzaren emaitzak, faktore batzuk lotzen direla identifikazio okerrekin (edo oroitzapen okerrak), bitartean beste batzuek identifikazio zuzenekin lotzen dira (oroitzapen zuzenak). Aipatzen ditudan fenomenoak azterketa batean baino gehiago izan dira errepikatzen dira, beraz, fidagarriak dira. Hala nola, nire iritzia da hemen aipatzen ditudan fenomenoak lekuko okularren aitorpenetan ikertzaile adituek bermatuta daudela.

6. Ni eta beste psikologo eta akademikoak esperientzia dutena identifikazio akatsetan, 1994an eta beranduago erabilgarri geunden galdetuak izateko era honetako auzietan. Nire interesaren erruz eta era honetako gaietan dabiltzan nire adiskideengatik, maiztasunez prestatzen naiz materialak berreikusteko aurretiaz eta identifikazio arazoak komentatzeko abokatuekin eta beste profesionalekin dohain. Lizentziatu asko daude ohituta identifikazio akatsen literaturarekin zeintzuei galdetzen zaie honelako kasuetan ezelako dirurik ordaindu gabe edo tarifa murritz baten truke.

7. Foy-ren behaketa baldintzen laburpen orokorrean, berarekin erabilitako identifikazio prozedurak eta Ibarren argazki bidezko identifikazioan inguratu zuten zirkunstantziek, taldeko identifikazio-saioan eta auzitegian, ezagutzera ematen dute beharrezkoak ez ziren identifikazio prozedurak eta ez direnak fidagarriak eta funtsezko dudak sortzen ditu Foy-ren identifikazioan aldetik, baieztatzeko Pablo Ibar zela hilketen goizean biktimaren etxerako sarreratik ateratzen zen kotxeko bidaiaria. Oinarrizko arrazoiak honetarako dira:

Behaketa baldintzak

A. Kontrako zirkunstantziak behaketarako. Foy-k izan zuen denbora begiratzeko susmagarriak, erlatiboko murritza izan zen eta ez zen baldintza onetan egin hasierako pertzepzio batean. Soilik “begiratu bat bota” ahal izan zuela, eta ez “begiratu lasaitasunez” bidaiariari baieztatu zuen. Denbora tarte hau osatua zegoen Sucharskiren etxerako sarreran burutu zen hurbilketa laburrean, ohartarazi zienean lehenengo aldiz Sucharski-ren Mercedes-a muntatu ziren gizonei, bi edo hiru minututako aldia zeinetan komentatzen du ispilu lateral atzeko ispiluen bidez ikusten dituela (aurpegieraren alderantzikatze ezkerra-eskuina) auzotik irtetzen zen bitartean, semaforo batean burutu zen beste hamar edo hamabost segundutako tartea, adierazi zuenean bidaiaria ikusi zuela. Hemen, Foy-k maitasunez begiratzen zuen bidaiariaren eskuinera bi kristal tintaturen jokuen bidez, Sucharski-ren kotxeko gidaritik haratago eta egunsentiaren argiaren norabidean (retroiluminazioak distirak sorteen ditu). Foy lanpetuta zegoen lan bikoitz bat egiten eta identifikazio fidagarriaren kontra doa. Denbora bikoitz baterako denboraren banaketa identifikazio fidagarri baten aurka doa. Era berean, Foy-k adierazi zuen ikusi zuen Mercedes beltzeko bidaiariak leihoekin eta kapotarekin jolasten zeudela, oharkabetasunerako beste iturri bat. Erakutsi da behaketarako baldintza urri hauek ikusmena oztopatua dagoela, behatzaileak beste lan bat egiten dago era berean eta behaketaren iraupena oso laburra da, identifikazio akatsak sortarazten ditu.

Behaketa baldintza objektibo txarrak are gehiago okertzeko, Foy-k adierazi zuen ez zitzaiola iruditu gertakari berezia izatea Sucharski-ren etxearen kanpoaldean bi gazte egotea, beraz, ez zuen arreta berezirik merezi. Behaketa baldintza hauek ez dute ondorengo oroitzapen onik.

Erabilitako prozedurak identifikazioarako

B. Itsu bikuneko aurkezpena. Manzella eta Scarlett ikertzaileak, zeintzuk aurrera eraman zuten argazki bidezko identifikazio froga Foy-rekin, bazekiten argazki segidak susmagarriaren (Ibar) erreprodukzioa zuela eta bazekiten Ibarren irudia zela. Zirkunstantzia hauetan, azterketak frogatzen dute taldeko identifikazio-saioetako zuzendariek, batzuetan intentzio gabeko eran, frogak ematen dizkietela lekukoei susmagarriaren identitatea erakusten dutelako. Froga hauek eman diezazukete lekukoak argazkiak ikusi baino lehen (lekukoa bideratzen susmagarria aukeratu dezan) edota lekukoak bere aukeraketa egin ondoren (aukeraketaren inguruan eragina izan dezan lekukoarengan). Kasu honetan, Foy-k adierazi zuen poliziaren portaerak sinestarazi ziola erabaki egokia hartu zuela. Arrazoi honengatik, zientifikoek (eta legeak betearazteko arduratzen diren hainbat erakunde publiko) aholkatzen dute itsu bilkuneko prozedura bat aurrera eramatea, zeinetan taldeko identifikazio-saioko zuzendaria ez du ezagutu behar susmagarriaren identitatea.

C. Aldibereko identifikazioen prozesua. Ikertzaileek argazki segida bat aurkeztu zioten Foy-ri, sei aldibereko erreprodukzioak erakusten. Azterketa zientifikoetan behin eta berriz erakutsi da adibereko identifikazio prozesuak handitzen dutela positibo faltsuen arriskua identifikazio lineales prozesuekin konparatuz, zeintzuetan erakusten zaio argazki bakarra lekukoari segida bakoitzean.

D. Ebidentzia probokazioaren prozedura desegokiak. JIN-aren Gidak gomendatzen du identifikazio frogak eta elkarrizketak burutzeko orduan poliziak informazioa biltzea. JIN-aren Gida ebidentzia zientifiko ugaritan oinarrituta dago, erakusten dutenak prozedura determinatu batzuk lortzeko datu proportzio bat joera dutela oroitzapen okerrak sortzeko. Gomendatutako prozeduren elementu klabea da, identifikazio prozesuko elkarrizketatzaile edo zuzendariek lekukoei baimentzea informazioa ematea, baina boluntarioki, presioa sortu gabe, polizia agenteek nahi dutena entzun arte. Printzipio hau bortxatua izan zen auzi honetan. Adibidez, Foy-k baieztatu zuen behartua sentitu zela argazki segidako norbait aukeratzera (“…pertsona bat aukeratu nezan eskatu zidaten, ez zen inporta nor, eta nik esan nuen, ez nuela ezagutzen”) eta Munroe-k aitortu zuen bultzatua eta nahasia sentitu zela polizia eta fiskalarengatik gogoratu zezan Ibar ikusi zuen unean Casey-ren Saloian. Laborategi frogetan erakutsi da era presiopeko erantzun mota hauek, maiztasunez, okerrak direla.

Baliteke hemen aipatutako frogen burutze desegokiaren adibideak poliziaren identifikazio/elkarrizketatze prozesuetan gutxiesten ditu poliziak egin zituen akatsak lekukoak elkarrizketatzeko orduan, ez daukagulako behar bezalako txosten bat polizi-lekuko interakzioetan. Nabaria da Foy-ren 1994ko uztailaren 15eko zinpeko aitorpenetik aurrera, elkarrizketa hau pintan grabatu baino lehen, “aurretik elkarrizketatua” izan Manzella eta Scarlett poliziengatik. Scarlett-ek adierazi zuen espezifikoki aurretik elkarrizketa bat burutu zela eta ez zela grabatu. Erabakigarria izan daitekeen honelako elkarrizketa bat ez grabatzea, bereziki grabazio ekipoa libre dagoenean eta ondoren berehala erabilia izan zenean, hizpidea ematen du bistako akats asko burutu zirela -baina hauek errejistratu gabe.

E. Identifikazio prozesuaren elaboraziorako instrukzio desegokiak. Identifikazio prozesuaren elaborazio egoki bat erakutsi behar du hautaketa bideragarria dela bilatua den pertsona (egilea, kasu honetan, biktimaren autoan ikusitako pertsona) ez den aurkitzen ikusia izango den taldean. Honek JIN Giraren gomendioa erlatiboak jarraitzen ditu, identifikazio prozesuaren zuzendariek lekukoei seinalatu behar die egilea taldeko identifikazio-saioan egon daitekeela edo ez. Hala ere, auzi honetan, Foy-k sinatutako taldeko identifikazio-saioaren informearen errejistroan, ez zituen erantzunak onartzen “aurreko inorenak” ez “ez dakit” bezalakoak. Aukera bakarrak ziren parte hartzen zuten seirenak. Ekintza bat sustatzeko kasuan, honek aktiboki animatzen du lekukoak identifikazio positibo bat egin dezan, “lekukoak adierazten direnean”: “Lekukoak sinatuko du aukeratutako pertsonaren posizioaren azpian”. Litekeena da era honetako identifikazio prozesu honetan presioak jasatzea bidegabeko era batean lekukoari taldeko pertsona bat aukeratu dezan eta gogogabetzen du talde guztia errefusatu dezan edota “ez daki” adierazi dezan.

Foy-k burututako Ibarren identifikazio baldintzak

F. Identifikazioa eta behaketaren artean igarrotako denbora espazioa. Foy-k Ibarren argazkia aukeratu zuen (halaber taldeko beste argazki bat) ia hiru aste igaro ondoren kotxeko bidaiariaren behaketa murritzean. Ikerlan askok erakusten dute alderantzizko erlazio bat existitzen dela lekuko baten oroitzapenen zehaztasunen eta pasarte originala igarotzen den denbora espazioa eta identifikazio frogaren artean. Zenbat eta denbora gehiago igaro, lekukoaren identifikazioa ez da hain fidagarria izando. Gutxienez, poliziaren ikerlan baten frogatzen du, lapurketen kasuan, aste batekoa dela identifikazioaren eta behaketaren arteko batezbesteko denbora. Kasu honetako luzatutako bitartea gutxiezten du Foy-ren identifikazioa.

G. Identifikazio positibo askotarikoak. Foy-k lehenengo taldeko bi argazki aukeratu zituen: bat zenbakia zuen posizioa eta bost zenbakia zuen posizioa. Ikerketak determinatzen du, askotariko identifikazio positiboak egiten dituzten lekukoek erlatiboki zehaztugabeak direla. Era honetako identifikazio positibo askotarikoak Alarma Faltsuko berezkoa da, susmagarri errugabeak oker identifikatzen dituzte.

H. Lekukoen zehaztugabeko identifikazioaren adierazle kognitboa. Sarri, lekukoek ahozko frogak ematen dituzte, zeintzuk ekartzen dituzten estrategia kognitiboei buruzko informazioa, zeina erabili dituzten identifikazio frogan zehar. Laborategiko ikerkuntzetan oinarrituta, badakigu litekeena dela frogak batzuk erlazionatzea (eta estrategia kognitibo azpikoa) oroitzapen okerrekin. Arduratzen gaituen kasuan, Foy lekukoak froga batzuk eman zituen zeina erlazionatzen dira okerreko identifikazioekin. Espezifikoki, konparaziozko balorazioak eta deuseztatze estrategia burutu zuela adierazi zuen.

Segida bateko partaide bat beste partaide batekin konparatu zituzten lekukoen aitorpenak, balorazio konparatiboak (adibidez, “lau zenbakia antza gehigo dauka besteek baino”) doitasun gutxiago izateko joera daukate lekukoek egindako aitorpenek, soilik taldeko kide bati erreferentzia egiten dietena, balorazio absolutuak (adibidez, “lau zenbakia zen”). Foy-k egin zuen, gutxienez, era honetako balorazio konparatibo bat: “[bost zenbakia] antz gehiago dauka berarekin…”.

Erantzunak taldeko kide batzuen eliminazio terminoetan deskribatzen dituzten lekukoek (adibidez, “badakit ez zela 2 zenbakia, ez 3 ez 5a” joera daukate estrategia zuzena dutenek baino zehaztasun gutxiago emateko (“6 zenbakia izan zen”). Kasu honetan, Foy-k adierazi zuen, bat eta bost zenbakien argazkien posizioak aukeratzerakoak, lehenengo “eliminatu” zituen gainontzeko argazkietako pertsona. Foy-ren hitzetan: “…hemen sei pertsona posible daude. Lau eliminatu ditut, ez nuen pentsatzen hemengo baten bat izatea…”.

I. Susmagarriaren argazki baten aurretiazko erakusketa. 1994ko uztailaren 21ean, Ibar jaunaren argazkia zuen taldearen argazkiak eta sei egun beranduago, Foy taldeko identifikazio-saio batera joan zen Dade-ko Konderriko Kartzelara eta bertan Ibar jaunak ere parte hartu zuen. Azpimarratu beharra dago, Ibar jauna aurretiko argazki segidan agertzen zen bakarra zela taldeko identifikazio-saioan. Ibar argazki segidan agertzen zen bakarra izatea taldeko identifikazio-saioan kutsatu zuen ondorengo taldeko identifikazio-saioa. Foy-ren aurretiazko erakusketan Ibarren argazkiari (bakarrik) ematen zuen Ibar zela ezaguna egiten zen pertsona bakarra taldeko identifikazio-saioan. Arazoa zera da, batzuetan, ezagupena antzekotasunetan oinarraitzen dela. Aldiz, Foy-ren aurkako iritzia, geratzen da, gutxienez, ez da argi geratzen Foy-k Ibar aukeratu zuen taldeko identifikazio-saioan Foy-k hilabete lehenago ikusi zuen pertsona Sucharski-ren Mercedes-ean bidaiari bezala edo bere irudia ikusi zuelako sei egun lehenago argazki segidan. Esperimentu desberdinek erakusten dute aurretiazko erakusketa susmagarri errugabe bat (adibidez, lehenengo argazki taldean) errugabe susmagarri hau identifikatzeko probabilitatea handitzen da ekintzaile bezala ondorengo identifikazio froga batean.

J. Lekuko okulareen konfiantza: memoriaren aurresateko balioa eta eragin osagarria. Epaiketan, Foy-k aitortu zuen, nahiz eta uztailaren 15ean bi argazki aukeratu, “nahiko ziur zegoen bost zenbakia zela [Ibar]”, benetan zekien bost zenbakia zela eta ez zuela “[inolako] dudarik izan [bere] adimenean” hilketaren goizean ikusi zuen pertsona bidaiariaren eserlekuan lau taldeko identifikazio-saioan lau zenbakia zela, Pablo Ibar. Epaiketan, Foy-k aitortu zuen bigarren taldeko lau zenbakia aukeratu zuela Foy-k ikusitakoan oinarrituta, pertsona hau “gidariaren antz handia zuen”. Foy-k epaiketan onartu zuen berdina egin zuela bidaiariaren argazkia aukeratzeko, “polizia orientatu nahian zenbat eta antz gehiago zuen pertsona aukeratuz [bidaiaria]”. Nahiz eta zientifikoki frogatu den lekuko okulareen konfiantza espresio hauek efektu sinesgarria izan epaimahaikideen artean, literatura zientifikoak frogatu du lekuko okulareen konfiantza identifikazioetan ez duela aurresateko presizioa. Hortaz, batzuetan gertatzen da, bere identifikazioaz ziur dauden lekuko okulareak, bere identifikazioetan zehaztugabeak direla. Ondorioz, ikerlan zientifikoek frogatzen dute epaimahaikideak ez direla kontziente konfiantza ez dela lekuko okularean aurresateko presizioan. Galdetuak izaten direnean gaiaren inguruan, ustezko epaimahaikideak gainbaloratzen dituzte konfiantzaren aurresateko balioa.

K. Identifikazio ondorengo informazioa lekukoen konfiantza handitzen du artifizialki. Foy-k epaiketan aitortu zuen, Scarllet eta Manzella ikertzaileen erreakzioetan oinarrituta, pentsatu zuen “asmatu zuela”. Baliteke idenfikazioa eta ondorengo informazioa gehitzea lekukoaren konfiantza erabaki zuzena hartu drenaren inguruan (artifizialki handitua), ondorio sinesgarriagoak izando dute justifikatuta dagoen epaimahaikideengan. Gainera, lekukoak konfiantza handiko irudia ematearen ondorio gisa, epaimahaikideek datu diagnostikoetan oinarritzeko joera daukate, adibidez, gertaera originaleko behaketa baldintzetak. Hau bereziki garrantzitsua da kasu honetan, zeren lekukoaren konfiantza ez zelako baloratua izan unean, bere presizioa diagnostikoagoa denean (hau da, identifikazioa burutzeko unean). Ostera, izan daiteke memoriarekin erlazionatuta ez daude beste faktore batzuk (adibidez, polizioak emandako informazioa) lekukoaren konfiantza handitzea. Honen emaitza gisa, epaimahaikideak lekukoaren konfiantzaren menpe egongo dira auzi-gelan agertzen denean -iturri desegokien bidez konfiantza hau handitu eta gero.

L. Iturrien monitorizazio akatsak. Ohikoa denez, pertsonek informazioa lortzen dute iturri desberdinen bidez, baina iturri desegokiei egozten dizkie bere ezagupena. Adibidez, istorio bat irakutzen dugu egunkarian, baina pentsatzen dugu istorioa telebistan ikusi dugula. Era berean, maiz gertatzen da pertsonak ez izatea kontzienteak esperientziek sortarazten diguten influentzian. Kasu honetan, Foy-k Ibarren argazkia ikusi zuen argazkien lehen taldean, zeina posiblea izatea ondoren Ibar identifikatzerakoan taldeko identifikazio-saioan Foy-rengatik; halaere, posiblea da Foy-k baztertzea aurreko argazki taldearen influentzia, baieztatzen bere memoria oinarritzen dela soilik Ibar biktimaren kotxea ikusteaz. Errealitatean, aurretik esan den bezala, behin eta berriz frogatu da, aurreko susmagarri errugabeen erakusketan (adibidez, argazkiekin egindako aurretiazko identifikazioa) handitzen duela susmagarri errugabearen identifikazioa ekintzailearekin ondorengo identifikazio prozesu batean. Litekeena da hau gertatzea esperientzia originala ez baldin bazen ondo nabaritu (kasu honetan bezala) eta denbora asko igaro bada esperientzia originaletik eta bukaerako memoriaren frogarekin (kasu honetan bezala). Beraz, erreserba batzuk mantendu beharko genituzke pertsona iturri espezifiko batean sinisteko orduan. Ardura hau bortxatuz, Andrews epaileak badirudi onartu duela Foy-k burututako aitorpenak auzitegian (1997), ez zela infuentziatuta sentitu Ibarren argazkia ikusi ondoren aurretik egindako talde identifikazio-saioan eta bere memoria soilik oinarritzen zela Ibar ikusteaz biktimaren kotxean.

Kasu honetan, adibide grafikoago baten adibidea erakustea da, zeinetan pertsona batzuek era okerrean egozten dituzte bere oroitzapenen iturriak. Hemen, Foy-k “gogoratu” zuen oker, poliziari eskatu ziola taldeko identifikazio-saio bat egitea. Izan ere, Foy-ren aitorpen grabatuan bistakoa da polizia izan zela (Manzella) Foy-ri galdetu ziona ia joan nahi zuen taldeko identifikazio-saio batera. Era honetako iturrien monitorizazio akatsak ohikoak dira. Era berean, arazo gehiago sortzen ditu beste pertsona batzuek (kasu honetan, epailearen epaiketaren sumarioa) nahastuak ikustea eta iturrien monitorizazio akatsak sortzen dira.

M. Identifikazio transetnikoa. Ikusi dudan irudien segidan oinarrituta, taldeko kide batzuk (agian guztiak) hispanoak dira. Aurresuposatuz Foy anglosajon zuria dela, identifikazio-saioak lekukoaren talde etniko desberdinaren kideak ditu. Jakin badakigu identifikazio transetniko hauek (transrazialak deituak) askoz zailagoak dira eta aukera ematen diote identifikazio akats gehigo sortzera arraza berdinean. Esperimentu zientifiko asko burutu dira gai hau aztertzeko helburuarekin eta meta-analisi asko (antzeko esperimentu askoren emaitzak konbinatu dira prozedura estadístico honetan) erakusten dute beste arraza bateko aurpegia identifikatzeko probabilitateak erakusten du askoz altuagoa dela lekukoaren arraza edo talde etnikoarena baino. Are gehiago, errorea handitua ikusten da igarotako denbora bitartea erakusketa originalaren eta identifikazio frogaren artean luzatzen dela (kasu honetan bezala). Publikoko ikusle ezjakina ez da konturatzen zelako garantiza duen efektu honek.

8. Irakasle aditu eta lekuko okulareen identifikazioan espezializatutako psikologo bezala, ezjakitunen materiaren inguruko ezagutza ezaren jakitun naiz, nola lekuko okulareen identifikazioak fidagarritasunari nola eragiten dion. Ikerkuntzak erakusten du pertsona asko ez direla jakitun zenbaterainoko eragina duten hauek eta beste printzipio batzuek lekuko okulare bat identifikatzen zehaztasunean edota ez dute kontutan hartzen hauek eta beste printzipio batzuk lekuko okulare baten fidagarritasuna baloratzeko. Ikerkuntzak baita ere frogatzen du printzipio hauetako batzuk senaren aurka doazela. Adibidez, ezjakitune gehiengo batek (polizia asko barne) ez dira jakitun identifikazio prozesuetan egindako akatsetan.La investigación también demuestra que varios de estos principios van en contra de la intuición. Halaere, lekuko okulareen aitorpenenei buruzko ikerkuntzak adierazten du era honetako identifikazio prozeduraren prozesuak joera duela persona errugabeen identifikazio okerra egitea. Era berean, laborategiko frogek erakusten dute lekuko okulareen konfiantza ez dela identifikazioren aurresale presizio fidagarria. Halaere, ezjakitunen gehiengo batek okertzen dira pentsatzean konfiantza aurresale presizioa ona dela. Honen emaitza gisa litekeena da lekuko baten identifikazio positibo bat onartzea, honek konfiantza maila handia erakusten duelako. Funtsezkoa izando litzateke gai hauetan hezitua izan den aditu batek epaimahaikideei ulertzen laguntzea kasuaren ezaugarriak lekukoaren identifikazio presizioarekin.

Ez soilik ezjakitunek ez dira kontziente egiaztatutako printzipio zientifiko hauetan; abokatuek eta epaileek ez dituzte hauetako batzuk ezagutzen. Orain dela gutxiko ikerketa baten frogatzen du abokatu eta epaile asko ez direla kontziente laborategi zientifikoetan burutzen diren ikerketen gertakarietan. Are gehiago abokatu eta epaileek ezagutzen dutenean datuen eredu orokorra, maiztasunez gutxiezten edo neurriz kanpo baloratzen dira ezagututako efektuak.

Nahiz eta epaimahaikideek jakin dezaketen, era intuitibo batean, behaketa baldintza okerrak sortarazi dezaketela identifikazio zehaztugabean, ikerketa zientifikoek erakusten dute ez dutela informazio hau behar den bezala erabiltzen honek adierazten duenean konfiantza maila handia, kasu honetan bezala. Era honetan, epaimahaikideek ez dituzte diskriminatzen identifikazio zehatzak edo identifikazio okerrak egiten dituzten lekukoen artean. Posiblea da epaimahaikideek era egokian erabiltzea auziaren faktore desberdinak; halaere, euren kabuz erabakitzen uzten zaienean, epaimahaikideek ez dutela lortzen informazioa era egoki batean. Dena den, epaimahai hauek lekuko lekuko okulareen memoriaren printzipio nabarmenen adituez osatzen direnean, era eraginkorrago batean haztatzen dira faktoreak, presizio diagnostikoen adierazgarri batzuetan eta lekukoaren konfiantzan gutxiago oinarrituz.

9. Defentsaren abokatuaren bidez akats estrategikoak saihestu ahal izando ziren. Nire iritziz, defentsako abokatuak (Morgan) akats estrategiko batzuk egin zituen auzia defendatzeko orduan. Planteatu eta nabarmendu zuen gehiegi azaleko gaietan (Foy bere etxetik atera zen ordu zehatzak eta noiz heldu zen auzoko leku desberdinetara) eta ez zuen Portu argudiatzen beste gai garrantzitsu batzuk lekuko okulareen memoriaren fidagarritasun eskasarekin erlazionatutakoak (adibidez, lekukoen kontzientzia eza monitorizazio iturrien akatsetan, lekukoen konfiantzaren aurresateko balioaren pertzepzio errorea). Aholkularitza gehiago jaso izan balu lekukoen memoriaren gaian aditu baten bidez (argudio eraginkorrago bat aurkezteko epaile edo epaimahaikideei) edo aditu baten laguntzarekin kontatu ahal izan balu epaimahaikideen aurrera aitortzeko (lekuko aditu bezala) hemen azpimarratutako faktore batzuen inguruan, baliteke defentsa eraginkorrago bat planteatzea.
Aitorleak ez dauka ezer gehiagorik gehitzeko.[Eskuz egindako sinadura irakurgaitza] Ronald P. Fisher
FLORIDAKO ESTATUA[Miami Dade]-(e)ko KONDERRIA

Zinpean burututako aitorpena (edo baieztatutakoa) eta nire aurrean sinatua Ronald P. Fisher-engaindik [2008ko otsailaren 14an] [Eskuz egindako sinadura irakurgaitza] Miriam E. John, Notario

[ZIGILUA:
MIRIAM E. JOHN] Pertsonalki ezaguna: ”
Burututako identifikazioa:
Mota:

EspinosPaBLOiBAR

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR