Robert Stotler-en zinpeko aitorpena

 

Ni, Robert Stotler, aitortu eta baieztatzen dut:

1. Ikertzaile Pribatua naiz, gaur egun partzialki erretiratua, Coastal Investigative Services-en izenean lan egiten dut. Ikertzaile Pribatua izan naiz hogei urte baino gehiago. Hasiera batean Ikertzailea izan nintzen, eta ondoren, Metro-Dade Polizia Departamenduko Hilketa Dibisioko Gainbegiralea izan naiz.

2. 1996ko urtarrilean gutxi gorabehera, Broward-eko abokatua, Kayo Morgan, nirekin jarri zen kontaktuan, eskatu zidana ikertzaile bezala parte hartzeko “auzitegiak izendatua”, hilketa auzi batean, Estatua Pablo Ibarren aurka. Auzitegiak izendatutako lanetatik jasotako ordainsariekin aurretik esperientzia negatiboak izan eta gero, Morgani jakinarazi nion ez nuela nahi parte hartu auzitegiak izendatutako ikertzaile bezala.

3. Hau gertatu eta gutxira, Pablo Ibarren amarekin, Christina Casas, batu nintzen, zeina nahi zuen ni kontratatzea Ibarren izenean ikertzaile bezala lan egiteko Morgan jaunak burutuko zuen errepresentazioan. Lan hau egiteko, era partikularrean ordaintzea eskaini zidan. Nire oniritzia eman nion eta hasiera batean 1 500,00 $.

4. Hurrengo urtean zehar gutxi gorabehera, 1997ko urtarrila edo otsailerarte, Morgan jaunaren partez Pablo Ibarren ikertzaile bezala ibili nintzen. Morganen argibideen arabera, nire lana Morgan eta Ibarren arteko bitartekoa izatea, Morganek denbora galdu ez zezan kartzelan sartzen eta irteten. Broward-eko konderriko kartzelan 20 edo 30 alditan batu nintzen Ibarrekin. Bisita hauetan, bere auzia komentatu genuen eta ez nuen Ibar “elkarrizketatu” informazio espezifikoa ateratzeko. Bestalde, Pabloren iradokizunak entzuten nituen kontaktatu ahal zen pertsonen edo burutu ahal ziren ekintzei buruz. Ondoren, Morgan jaunarekin batzen nintzen eta Ibarrek komentatu zidana esaten nion eta zeintzuk ziren nire ideiak ikerketarako.

5. Morgan jaunak agindutako bi ikerkuntza lan soilik gogoratzen ditut. Bere eskariz, txosten disziplinario/gai Miramar Manzella, Scarlett eta Black-eko polizia ikertzaileen berreskuratu nituen. Beste ikertzaile bati enkargatu nion artxibo hauek berreskuratu ditzan. Ez daukat gogoan berrikusi nituenik edo norbaitekin komentatu nituela. Oraindik gordetzen ditut txosten hauek. Burutu nuen beste lanetako bat, urtekari batean agertzen zen pertsona baten argazkiaren identitatea, 1997an epaimahaikide bat okertu eta pentsatu zuen Ibar zela.

6. Nahiz eta Ibarrek beti esan duen errugabea dela, inoiz ez dut elkarrizketatu jakiteko noiz aurkitzen zen hilketen unean. Inoiz ez nuen burutu ekintzarik berarekin, adibidez, egutegiak eman, bere ezagunekin hitz egin 1994an, etab.,hobeto bideratzeko hilketen uneaz eta une haietan non egon zitekeen.

7. Zehatz-mehatz gogoratzen dut Pablo kontatzen nola behin eta berriz kartzelan nahasten zuten beste preso batzuekin eta Morganekin hau komentatzen. Baita ere gogoratzen dut Morgani esanda, saiatu behar ginela berregite bat egin behar genuela auzokoei biktimen etxeko sarreratik ateratzen ziren bi gizonen inguruan, Ibarren ondorengo identifikazioan ikertzeko. Morgan jaunak esan zidan ideia ona zela uste zuela, baina nire egitekoa soilik zela Ibar jaunarekin batzea eta berari jakinaraztea, beharrezkoa balitz, Ibarrek esandako edozein gauza garrantzitsu.

8. Ibar auzian ikertzaile bezala lan egin nuen urte horretan, Christina Casasengandik 2 500,00 $ jaso nituen guztira, eta Morgan jaunarengandik 500,00 $ .

9. Oso frustratuta nengoen Morgan jaunak ezarritako mugekin ikertzaile lana burutzeko. Uste nuen bazirela ikertu eta elkarrizketatu beharreko lekukoak eta Ibar jaunaren defentsa aurrera eramateko burutu ahal ziren ekintzak. Halere, Morgan jaunaren aginduetan oinarrituta, egin nuen guztia Pablo Ibarrekin batzen zen eta noizbehinka, Ibarren komentarioak Morgan jaunari transmititzea.

AITORLEAK EZ DAUKA EZER GEHIAGORIK GEHITZEKO.

[Eskuz egindako sinadura irakurgaitza]
ROBERT STOTLER
ZINPEAN BURUTUTAKO AITORPENA eta NIRE AURREAN SINATUA, 2008ko otsailaren 13an.
[Eskuz egindako sinadura irakurgaitza]

NOTARIOA edota juramendua hartzeko baimendutako pertsona
[RANDI SCOTT SWEET]
Izena letra larriz edo zigilua

[ZIGILUA:
RANDI SCOTT SWEET
Notarioa – Floridako estatua
Nire Pargua 2008ko uztailaren 21an amaitzen da
DD302638 kargu zenbakia Pertsonalki ezaguna: X
Elkarteari dagokiona Burututako identifikazioa:
Notarioen ] Mota:

EspinosPaBLOiBAR

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies