Miramar-eko polizia departamendua 94063004

 

Jakinarazpenaren data originala: 062794
Auziaren erreferentzia: Hilketa / Sucharski

Broward Estatuko Abokatuaren laguntzailea, Glen Workman nirekin jarri zen kontaktuan, hilketaren lekuan egileak eraman zituen gidariari buruzko datu berrien erlazioan. Klimeczko-ren amak deitu eta baieztatu zuen bere semearekin hitz egin zuela hilketaren unean edo hilketaren egunean. Bere komentarioen zati sinesgarria da bere semeak laguntza eskatzen ziola hiritik azkar ateratzeko. Informazio honekin, Michelle Klimeczko anderearekin batzar bat hitzartu zen bere bizilekuan, Hollywood, 6420 Fletcher St. Denok erabaki genuen egun horretan batzea, 1998ko abenduaren 30ean 10:00 am.

Suposatzen zen batzar horretara ni neu eta A.S.A hilketetarako fiskala, Chuck Morton. Beranduago, batzarra hitzartu zen egun berean (98-12-29), hau bertan behera utzi zen eta batzar berri bat konbokatu zen akusazioko abokatuaren bulegoan Ft. Lauderlale-n. Bulegoan batzartu ginen, denok Klimeczk anderea izan ezik. Ordu bat itxaron genuen gutxi gorabehera eta ondoren multikonferentzia dei bat egin genuen. Deia ez zen zulatua izan, baina oharrak hartu nituen. Multikonferentzia motako deia baino lehen, Glen Workman-en laguntzaileak bere etxera deitu zuen. Berak baieztatu zuen ez zuela gau osoan lorik egin eta ajea zuela. Ondoren, berriro deitu genuen konferentzia gelatik. Hauek dira elkarrizketaren oinarrizko datuak bere ezezkoak barne eta Glen Workman-i aurretik esandakoa 98-12-29an.

Baieztatu zuen ez zekiela ezer auziaren inguruan eta “zenbat eta gutxiago jakin, hobe”. Hilketa eta gero bere bizilekua Texas-era aldatu zuela baieztatu zuen. Lagun batzuek galdetzen zioten bere semearen inplikazioaz auzian bere helbidea komunikabideetan atera zelako. Horregatik lotsatuta zegoela adierazi zuen. Esan zuen, hilketa eta gero, John Klimeczko berriro bueltatu zela etxera bizitzera. Inoiz ez zuten izan erlazio ona. Pablo eta Seth ezagutzen ditu eta institutuan zegoenean, posiblea da etxetik botatzea drogak kontsumitzen zituztelako. Chuck Morton-ek galdetu zion: “baieztatzen duzu bera inplikatua zegoela?” eta berak erantzun zuen: “urte guzti hauetan zehar, jendeak galdetu izan dit ia inplikatuta nengoen”. Ez zuen esan inplikatuta zegoenik. Ukatu zuen John-ek esan zionik hilketa eta gero: “zerbait txarra gertatuko da”, Glen Workman-i aurreko egunean burutu zion komentario bat. Hilketako bideoa inoiz ez zuela ikusi baieztatu zuen. John-ek esan zion “ezin dut sinistu Pablok hau egin duela”. Baita ere esan zuen, familiagatik sentitzen zuela eta familiako nesketako bat ikusi zuela telebistako elkarrizketa programa batean. Komentatu zuen, hilketatik denbora gutxira, norbaitek tirokatu zuen bere etxea eta Polizian salatu zuela.

Orokorrean, Klimeczko andereak ukatu zuen hilketari buruzko edozein ezagupen zuzenik. Baieztatu zuen bere semea inplikatua egongo balitz, ondorioak onartu beharko lituzkeela. Baita ere A.S.A.-ko bulegoarekin kontaktuan jarriko zela edo Miramar-eko Polizia Departamenduarekin. Galdetu nion ia susmatzen zuen John inplikatua zegoen, susmagarrien lagun ona zelako. Ezetz esan zuen. Glen Workman-i egin zizkion komentarioak laburtzen saiatu zenaren sentsazioa izan nuen. Elkarrizketa bukatu zen eta zerbait gehiago esan behar bazuen gurekin kontaktuan jartzeko konpromisoa hartu zuen.

EspinosPaBLOiBAR

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies