Clifford j. Mugnier-en zinpeko aitorpena

 

Ni, Clifford J.Mugnier aitortu eta baieztatzen dut:

1. Louisianako Unibertsitate Estatalean, Ingeniaritza Zibileko irakaslea naiz, Baton Rougen, Louisiana. Aurretik, GPA Associates enpresako Zuzendaria izan nintzen, azterketa geodetikoa eta fotogramatikora dedikatzen nintzen Nueva Orleansen, Louisiana.

2. 1999ko abenduan gutxi gorabehera, Kayo Morgan abokatua nirekin jarri zen kontaktuan, jakinarazteko bere bezeroaren, Pablo Ibar, altuera kalkulatzeko nahia, zeinetan akusazioak baieztatzen zuen hilketa hirukoitz bateko bideo zintan agertzen zela.

3. Morgan jaunak kontratatu ninduen lan hau burutzeko. Nire azterketa burutzeko, grabazioa burutu zen lekura peritu baten kolaborazioa behar nuen hartutako neurri batzuk bideo zintarekin konparatzeko. Peritua, nire ezagutzaren arabera John Sokol, jabetzara joan zen legearen agente baten aurrean egonik. Etxean bizi ziren pertsonek ez zekiten bertan hilketa hirukoitz bat gertatu zela. Jakinarazi zidaten oso atsekabetuta zeudela eta eszena bat egon zen agindu zitzaienean beraien bizilekutik perituak neurketak egin zitzan.

4. Azkenik, beharrezkoak nituen neurriak lortu nituen eta bideo zintarekin konparatu nituen. Gogoratzen dudanaren arabera, nire azterketak adierazten zuen akusazioak sostengatzen zuen pertsona Ibar zela 1,70 – 1,74 neurtu beharko lukeela, 5 zm-etako errore-marjinarekin. Txosten batean idatzi nuen eta Morgan jaunari bidali nion.

5. Katrina urakanaren erruz, nire txosten profesionalen zati handi batzuk hondatu ziren. Kasu honetarako burutu nituen paperezko txostenen zein nire ordenagailuko segurtasun diskak bilatzen saiatu naiz. Ezin izan ditut aurkitu.

6. Morgani nire txostena bidali eta gero, sekula ez zen nirekin kontaktuan jarri beste kontsulta batzuk egiteko edo testifikatzeko. Une haietan, nahikoa arraroa iruditu zitzaidan, nahiz eta Ibar jauna nire errore-marjinaren kalkuluaren barruan aurkitzen zen, bost (edo gehiago) hilketako autorea baino bost zentimetro altuagoa zen, bere altuera metodo zientifikoak erabiliz kalkulatu nituen.

AITORLEAK EZ DAUKA EZER GEHIAGORIK GEHITZEKO.[Eskuz egindako sinadura irakurgaitza] CLIFFORD J. MUGNIER
2008ko otsailaren 7a

[Eskuz egindako sinadura irakurgaitza]

NOTARIOA[Testu irakurgaitza] Izena letra larriz edo zigilua

Ezagutza pertsonalak:
Burututako identifikazioa: ”
Mota: LA gidatzeko baimena

EspinosPaBLOiBAR

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR