Anthony Falsetti-ren zinpeko aitorpena

 

Nik, Anthony Falsetti-k, testigantza eman eta baieztatzen dut:

1. Floridako Unibertsitatean auzitegi antropologiako irakaslea naiz eta aipatutako unibertsitatean C.A. Pound Gizakiaren Identifikaziorako Laborategiaren buru nago. American Board of Forensic Anthropology (Auzitegi Antropologiaren Amerikar Junta)-tik ere diplomatuta nago.

2. Gutxi gorabehera 2008-ko urtarrilean Benjamín Waxman abokatua nirekin harremanetan jarri zen. “Floridako Estatua Pablo Ibarren aurka” auzian inoiz Kayo Morgan edo Barbara Brush abokatuek niri aholkua eskatu edo kontratatu ninduten jakin nahi zuten. Ez nuen inungo oroitzapenik bi hauetako abokaturen bat nirekin harremanetan jarri edo aholkuren bat eskatu izanaren gainean, ezta kasu honekin harremana izan zezakeen ezertaz ere.

3. Ordutik aurrera nire paperezko fitxategiak eta fitxategi elektronikoak arretatsu aztertu ditut. Aholkua eskatu edo kontratatu izan nauten auzi guztien inguruko fitxategiak, bai paperetan bai elektronikoki gordeak ditut. 2000. urtean zehar aholkua eskatu edo kontratatu ninduten beste hainbat kasuren txostenak aurkitu baditut ere, ez dut inongo erregistrorik abokatu hauekin auzi honen baitan izandako kontsulten inguruan, ez 2000. urtean ez eta beste urteren batetan ere.

DEKLARATZAILEAK EZ DU GAINERAKO EZER ESATEKORIK.

[Eskuz idatzitako sinadura irakurtezina] ANTHONY FALSETTI

ZINPEAN AITORTUA ETA NIRE AURREAN IZENPETUA 2008-ko otsailaren 4-ean.[Eskuz idatzitako sinadura irakurtezina]

NOTARIOA edo zina hartzeko baimena duen beste pertsonaren bat[Eskuz idatzitako sinadura] Izena letra larritan edo zigilua[ZIGILUA:
NOTARIOA
FLORIDAKO ESTATUA
SANDRA K. GIBBONS
Batzorde Zenbakia DD540751 Pertsonalki ezagutua:
2010-ko apirilak 16-an du epemuga] Identifikazioa egina : EZ
Mota :

EspinosPaBLOiBAR

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies